Landareek oxigenoa ematen digute, birikei eta arimari

Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa igotzea, auto elektrikoen eta datu-zentroen hedapena. Energiaren kontsumoarekin batera horrek sortzen dituen isuriak ere hazi dira, %0,8ko igoera izan zuten iaz.


2025eko martxoaren 26a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Energiaren Nazioarteko Agentziak urtero ateratzen duen txostenean ezagutarazi du 2024an energia kontsumoa %2,2 hazi dela. Azken hamarkadako bataz besteko hazkundea %1,3koa da. Elektrizitatearen kontsumoa berriz, %4,3 hazi da eta aurreko hamarkadako bataz bestekoa bikoiztu du. Eraikinetako elektrizitatearen erabilera elektrizitatearen hazkundearen ia %60 izan da, eta datu-zentroen energia gaitasuna % 20 handitu da mundu osoan, bereziki AEBn eta Txinan.

IEAk zenbait fenomenori egozten dio energia kontsumoaren hazkundea: munduko tenperatura errekorrei –herrialde askotan "hozte eskaria" bultzatuz–, industriaren kontsumoei, garraioaren elektrifikazioei, datu-zentroen hazkundeari eta adimen artifizialari. Indiak izan du hazkunde handiena (%4,9), ondoren Txina (%2,9) eta hirugarrenik AEB (%1,7(.  Europar Batasunak ere hazkundea izan du, 2017az geroztik lehen aldiz –2021eko Covid-19aren osteko "errebotea" alde batera utzita–.

Energia berriztagarriek gora egin dute

Elektrizitate sorkuntzaren %80a berriztagarrietatik eta energia nuklearretik egin da 2024an. Berriztagarriek 22. urtez jarraian errekorra ezarri dute. Energia nuklearraren ekoizpena, azken hiru hamarkadetako handienetan bosgarrena izan da.

Energia fosilen erabilpena hazi da

Ohi baino gehiago erabili dira 2024an erregai fosilak. Energia eskari berriaren %28 gas naturaletik eratorritakoa izan da, %15 ikatzetik eta %11 petroliotik. Energia berriztagarri eta nuklearrak gainontzeko zatia bete zuten, %38 eta %8 urrenez urren. Erregai fosilen artean, gasak izan du hazkunde handiena: %2,7koa. Ikatza aldiz, %1 hazi da. Hala ere, biek, hazi adina CO2 isuri eragin dituzte, %2,5 gasak eta %0,9 ikatzak.

Petrolioari dagokionez, eskariak gora egin du (%0,8(; 2023. urtean baino hazkunde lausoagoa (%1,9). 2024an petrolioaren kuota %30etik jaitsi da lehen aldiz, % 46ko maximoa lortu eta 50 urtera. Auto elektrikoek izan duten %25eko salmenten hazkundeari egozten dio IEAk jaitsiera.

Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak
Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa... (+)
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua... (+)
Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa... (+)
Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.   (+)
Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du
2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta... (+)
gora