Apirilean zenbat izotz, maiatzean hainbeste elur

Petronorreko istripu baten ondorioz, airearen kutsadura maila handitu da Muskizen

Muskizko (Bizkaia) Petronorreko gasolina tanke batean isuria izan zen joan den ostiralean, eta ondorioz, bentzeno maila handiak hauteman dituzte inguruan. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du “segurutzat jotako mugen barruan” dagoela isuria, eta ez du segurtasun edo osasun gomendiorik egin.


2025eko abenduaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Joan den ostiralean Petronorreko plantan, Muskizen, isuria izan zen findegiko gasolina tanke batean. Eusko Jaurlaritzaren arabera, beharrezko neurriak berehala ezarri bazituzten ere, airearen kalitatea kaltetu da San Julian auzoaren inguruan. Eusko Jaurlaritza, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren bitartez, ezbeharraren bilakaeraren "etengabeko jarraipen zehatza" egiten ari da, eta airearen kalitateari buruzko egungo datuek Muskizko San Julian inguruan eragina izan duela islatzen dute: bertako estazioan ohikoak baino bentzeno maila handiagoak detektatu dira. Hala ere, kaltea substantzia kimiko horrentzat “seguruak diren mugen barruan” mantentzen dela esan du Jaurlaritzak, eta ez du segurtasun edo osasun gomendiorik igorri bizilagunentzat. Gainerako neurgailuetan ez dute aldaketa nabarmenik antzeman. 

Ezbeharra joan den ostiralean gertatu zen. Petronorreko findegiko gasolina tanke bateko sabai flotatzailean arazo bat medio, erregaiaren parte bat sabaiaren gainaldera pasatu zen. Ondorioz, gai kutsagarriak isurtzeko arriskua areagotu, eta enpresak SOS Deietara deitu zuen. Istripua ostiralean izan bazen ere, Jaurlaritzako Osasun Sailak handik bi egunera egin du ohartarazpena, igande gauean. Osasun Sailetik adierazi dute herritarrak informatzeko jarraituko dutela eta "ingurumen eta osasun segurtasuna une oro bermatzeko" lanean jarraituko dutela. 

 

Solariako bi goi kargu ohi Energiaren Euskal Erakundean eta Arabako Aldundian ari dira orain lanean
Araban energia berriztagarrien hedapena eztabaida bizian da azken asteotan, besteak beste, Solariak eraiki nahi dituen hemeretzi planta fotovoltaikoengatik. Multinazionalaren bi zuzendari ohi administrazio publikoan lanean... (+)
Arabako 1.200 hektareatan hemeretzi planta fotovoltaiko eraikitzea aurreikusten du Solariak
Zigoitia Bai herri plataformak salatu du marko normatibo ahulak herrialdea “babesgabetasun” egoeran utzi duela. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote “informazioa atzeratzea” eta “bidezkoa eta bermatzailea izango... (+)
Europak erabaki du 2035etik aurrera ere errekuntza-autoak matrikulatu ahal izango direla
Europar Batasunak atzera egin du 2035erako ezarritako errekuntza-autoen debekuan, auto elektrikoen salmenta espero baino motelagoa dela argudiatuta. Bruselak malgutasuna lehenetsi du eta autogileei emisioak %90... (+)
4 graduko lurrikara izan da Araban, inoizko handiena
Igandetik astelehenerako gauean 4 graduko lurrikara izan da Araban, erregistroak daudenetik lurralde horretan atzeman den handiena. Epizentroa Iruña Okan izan du, eta lurraldearen gehiengoan nabaritu... (+)
Etsipena klimaren goi bileraren atarian: Lulak petrolioa ustiatzea erabaki du Amazonas ibai-aho inguruan
Datorren asteko COP30 klimaren goi bileraren atarian, Lularen gobernuak Amazonas ibai-ahotik gertu petrolioa ustiatzeko baimena eman dio Petrobasi. Horrek, klimaren aldeko diskurtsoarekin talka egin eta... (+)
gora