Otsailtxo munduan, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan.

Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen

Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta administrazio batzarrenak eta Euskal Herri osoko eragileena. "Herriak ez dira saltzen! Araba ez dago salgai!" aldarrikatu du Araba Bizirik plataformak, manifestazio bukaeran; eta borroka fruituak ematen ari dela nabarmendu du.


2026ko maiatzaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Lurra defenda dezagun! Makroproiekturik ez!" izenburupean egin dute manifestazioa. Bertan lehen sektoreak presentzia nabarmena izan du, hamarnaka traktoreren ordezkaritzarekin.

Manifestazioa iragartzerakoan 160 eragileren babesa egin zuen publiko Araba Bizirikek, baina manifestazioa amaitutakoan jakitera eman dutenez, geroztik atxikimendu kopuruak gora egiten jarraitu du, eta 200 babes inguru lortu dituzte, Arabako administrazio batzar eta udal ugarirena, baita Euskal Herri osoko kolektibo sozialena ere.

Araba Bizirik plataformak manifestazioari buruzko irakurketa hau plazaratu du mobilizazioaren ostean, aurreko urteetako mobilizazioak ere gogora ekarriz: "Arabako gizarteak bere lurra, ingurune naturala eta landa-etorkizuna errespetatu, zaindu eta defendatzen ditu. Berriro egin dugu!".

"Proiektu horiek ez dira eraikitzen gizartearen beharrak asetzeko. Korporazioen poltsikoak betetzea besterik ez dute nahi!"

Salatu dute erakundeek ez dituztela entzun, eta Araban era guztietako industria-proiektu handiak pilatzen jarraitzen dutela. Besteak beste, Abiadura Handiko Trena, makro-zentral eolikoak eta fotovoltaikoak, goi-tentsioko eta oso goi-tentsioko lineak, datuen makro-zentroak, biometanizazio-planta makroak, eta handitze lanak industrialde, aireportu eta harrobietan. Araba Biziriken esanetan, "gure landa-inguruneak eta ingurune naturalak suntsitzen dituzten eskala handiko proiektuak dira guztiak". Eta ohartarazi du ez direla guztion mesederako: "Ez gaitzatela engaina, proiektu horiek ez dira eraikitzen gizartearen beharrak asetzeko helburuarekin. Korporazio handien poltsikoak eta funts putreak betetzea besterik ez dute nahi!".

 Araba Bizirik.
Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala gaitzetsi du Araba Bizirikek
"Lurraldea merkatuaren interesen menpe jartzea besterik ez dute bilatzen"

Araba Bizirikek esan du Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak ez duela balio lurraldea babesteko: "Alfonbra gorria da energia multinazionalentzat". Eta horrez gain, oroitarazi du Energiaren Euskal Erakundeak azelerazio plan bat abiarazia duela, "sakrifizio gune horiek enpresa handiei eskaintzeko, diru publikoa 80 milioi euro xahutuz".

"Espoliazio" gisa izendatu du Araba Bizirikek egoera, eta horrek ondorio hauek dituela esan du: "Paisaia zauritzen du, ondasun naturalak pribatizatzen ditu, lurrak eta herri-mendiak desjabetzen ditu, landa-inguruneko bizi-proiektuak hausten ditu, eta gure komunitateak abandonura bultzatzen ditu". Gaitzetsi dute erakundeek bultzatzen duten ikuspegi horrek ez duela kontuan hartzen bertako mendi eta haranen balio ekologikoa, nekazaritzakoa eta soziala: "Lurraldea merkatuaren interesen menpe jartzea besterik ez dute bilatzen!".

"Borroka fruituak ematen ari da"

Araba Bizirikek nabarmendu du gaur egun Araba dela "gehien kaltetutako" eremuetako bat. Baina egoera hori Euskal Herriko lurralde guztietan errepikatzen dela esan du: "Sustatzaile berberak, erakundeen utzikeria bera eta informazioa ezkutatzea". Horregatik, zera gehitu du: "Lurralde horietan egiten den borroka ere gure borroka da! Eta gure borroka eurena da! Euskal Herria ez dago salgai!".

"Gero eta gehiago gara korporazio handien jardunbideak zalantzan jartzen ditugunak"

Araba Bizirikek adierazi duenez, "borroka fruituak ematen ari da": "Gero eta gehiago gara botere politikoak babestutako korporazio handien jardunbideak zalantzan jartzen ditugunak. Gizartearen erantzunak eta aurkeztutako alegazioek geldiarazten dute igoera hori. Borroka fruituak ematen ari da, makro-proiektuak geldiarazten ari gara!". Zentzu horretan, deia luzatu diete herritarrei: "Hau ez da hemen amaitzen! Orain ez da gelditzeko unea! Antolatzen, aurre egiten eta borrokatzen jarraituko dugu, Lurraren defentsan!".

4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
Arabako 160 eragilek salatu dute makroproiektuek lurraldea "espekulazio taula" bihurtu dutela
2026-05-19 | ARGIA
Arabako lurraren defentsaren aldeko hainbat plataformek dei egin dute maiatzaren 23an Gasteizen Makroproiekturik ez! lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera. Deialdiak Arabako 75 administrazio-batzar eta udal... (+)
Aiaraldean "Europa hegoaldeko zerrategi handiena" izan asmo duena ireki dute Mondragon Taldeko bi kooperatibak
2026-05-12 | ARGIA
Etorki eta Lana kooperatibek 67 milioi euroko zerrategia ireki dute Murgan (Araba), Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Urtean 300.000 metro kubo egur ekoitziko ditu, batez ere intsignis... (+)
Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak
2026-05-06 | Bizi Baratzea, ARGIA
Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita... (+)
“Zuhaitzak eta arbolak euskal kulturaren oinarrizko zutabe dira”
2026-04-29 | ARGIA, Bizi Baratzea
Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuko egileekin elkarrizketa. Elkarrizketa: Estitxu Eizagirre Kerejeta Kamerak eta soinua: Eneko Arzuaga Iridoi eta Manex Moreno Uharte Edizioa: Manex Moreno... (+)
gora