Belar asko, negu asko; belar gutxi, negu gutxi; belarrik ez? Beharrik ere ez.

Margaret Bradshaw botanikaria eredu

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2026ko azaroaren 04a

Margaret Bradshaw botanikariaz aritu gara gaurkoan, galzorian dagoen landare basati multzo bat zaintzeari bere bizitza eskaini dion emakumea. Bere lanaz, bere egitasmoez eta zaldi gainean 100 urterekin egiten dituen ibiliez aritu gara. Guri gustatzen zaizkigun ereduetako bat baita Margaret Bradshaw.

Saioko sendabelarraren atalean, urkiari egin diogu leku. Zuhaitza da, baina sendazuhaitza esatea dagokigu, nahiz eta hitz hori oraindik asmatu gabe dagoen. Gure udazkeneko sendabelarrak III atalean, balio medizinal eta terapeutiko handiko zuhaitz hau dakargu.

multimedia
:: ::
Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago
Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso... (+)
Suteen eraginak gorputzean
Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio... (+)
‘Psyllium’ baino plantaina nahiago
Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela.... (+)
Zikutak ez du argirik
Argia ematen duten landareak, hau ikusteko ere jaio garela dirudi. Gure artean ditugun landare ohikoak dira asko, orkideak edo krasak adibidez, baina zuhaitzekin ere ari dira... (+)
Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai)
Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten... (+)
gora