Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du.

Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela

Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak ohartarazi du mendebaldeko Pirinioetako migrazio-bideari eragin diezaiokeela proiektuak, eta zaurgarritasun egoeran dauden 198 animalia espezie zerrendatu ditu ingurune horretan. Aranoko Udalak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzan, txosten horiek ere barne dituela.


2026ko maiatzaren 29a
Endesaren proiektuak Arano eta Hernani arteko mendiei eragingo die. Gainera, Repsolek beste makro-eolikoen zentral bat egin nahi du ondoan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urumeako mendietan ia 200 metroko altuerako dorre eolikoak jartzeko asmoak faunan eta floran kalte larriak eragin ditzake. Hala eman dute aditzera Nafarroako Gobernuak egindako bi txostenek. Horien arabera, Enigma Green Power enpresak aurreikusitako "Ikatz Gane" proiektua gauzatuko balitz, Mendebaldeko Pirinioetako migrazio-bideari zuzenean eragingo lioke eta zaurgarritasun egoeran dauden animalia espezie ugari kaltetuko lituzke.

Endesa multinazionalak, enpresa horren bidez, Hernaniko udalerriko lurretan bost aerosorgailu erraldoi paratu nahi ditu, Aranoko lurrekin muga egiten duen mendilerroan, Aiako Harria parne naturalaren eta Leitzarango bailararen arteko korridore ekologikoan. 

Aranoko Udalaren eskari bati erantzunda, Nafarroako Gobernuak bi txosten egin ditu proiektuak izango lituzkeen ingurumen eraginen inguruan. Foru administrazioak, pagausoaren (Columba palumbus) eta txolomaren (Columba oenas) adibideak hartuta, azaldu du migrazio-bideak mendebalderantz ari direla egiten, hain justu eolikoak jarri nahi dituzten eremurantz, eta hortaz, proiektuak "ondorio kaltegarriak" izango lituzkeela horietan. Gainera, txostenetako batean egoera zaurgarrian dauden 198 animalia-espezie zerrendatu ditu, horietatik 144 Babes Bereziko Espezieen Zerrendan daude sailkatuta. 

Proiektuaren ingurumen azterketaren gabeziak agerian

Aranoko Udalak Eusko Jaurlaritzaren aurrean proiektuari jarritako alegazioan bi txostenak barne hartzen ditu, eta Aitziber Sarobe natur-kontserbazionistak horien inguruan egindako irakurketa ere badakar. Bere esanetan, aerosorgailuek bereziki kaltetuko lituzkete honako hegazti-espezieak: Sai arrea, arrano beltza, aztore-arranoa, miru beltza, belatz gorria, eta belatz handia; baita sagu zahar espezie ugari, basakatua eta hainbat narrasti espezie, eta inguruko flora ere.

Saroberen iritziz, txostenek agerian utzi dituzte Ingurumen Inpaktuaren Azterketak dituen gabeziak, baita proiektua ingurumenaren babesarekin "guztiz bateraezina" dela ere.

"Ikatz Gane" proiektuari alegazioak jartzeko epea joan den martxoan zabaldu zen. Urumeako Mendiak Bizirik plataformak 3.512 alegazio jarri dizkio, eta Hernaniko Udalak 42. Bestetik, Aranoko herritarren %96 proiektuaren kontra azaldu da sinadura bilketa batean, eta asteazken honetan Aranoko Udalak ere alegazioa jarri dio.

Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
Arabako 160 eragilek salatu dute makroproiektuek lurraldea "espekulazio taula" bihurtu dutela
2026-05-19 | ARGIA
Arabako lurraren defentsaren aldeko hainbat plataformek dei egin dute maiatzaren 23an Gasteizen Makroproiekturik ez! lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera. Deialdiak Arabako 75 administrazio-batzar eta udal... (+)
Aiaraldean "Europa hegoaldeko zerrategi handiena" izan asmo duena ireki dute Mondragon Taldeko bi kooperatibak
2026-05-12 | ARGIA
Etorki eta Lana kooperatibek 67 milioi euroko zerrategia ireki dute Murgan (Araba), Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Urtean 300.000 metro kubo egur ekoitziko ditu, batez ere intsignis... (+)
gora