Haltzari ez eska fruituak.

Tokiko produktu ekologikoekin lan egiten duten Nafarroako jatetxe eta hotelen mapa argitaratu dute

Larretik Mahaira proiektuaren barnean sortu dute baliabide berria eta dagoeneko 50 bat establezimendu eta 60 ekoizle inguru ari dira parte hartzen ekimenean.


2026ko azaroaren 04a
Ekoalderen logistika kanalaren bidez, tokiko produktu ekologikoen aukera zabala eskaintzen zaie Nafarroako ostalaritza establezimenduei..
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Erabilgarri jarri dute dagoeneko tokiko produktu ekologikoekin elkarlanean aritzen diren Nafarroako ostalaritza establezimenduen mapa interaktibo berria. Zerbitzua Larretik Mahaira egitasmoaren barneko urrats berria da.

Ekainean aurkeztu zuten ‘Larretik Mahaira’ egitasmoa, Ekoalderen Noaingo egoitzan eta Nafarroako elikagaien ekoizleak eta ostalaritza establezimenduak elkarrengana hurbiltzeko helburuarekin ari dira lanean. Nafarroako Turismo zuzendaritzak sustatuta eta hainbat eragilerekin elkarlanean, dagoeneko Nafarroa osoko 60 ekoizle baino gehiago eta 50 establezimendu inguru batu dira ekimenera.

Ekoalderen logistika kanalaren bidez, jatetxe, hotel, taberna eta alojamenduei Nafarroan ekoitzitako produktu ekologikoen aukera zabala eskaintzen zaie. Modu horretan, tokiko produktua establezimenduetara iristea ahalbidetzen da eta ekoizleei ostalaritza sektorean sartzea errazten zaie. Izan ere, ekimenarekin bi aldeak indartzea nahi dute, bai ekoizleak eta baita ostalariak ere: “Larretik Mahaira ekimenak tokiko ekonomia bultzatu, lehen sektorerako aukerak sortu, enpresa sarea indartu eta lurraldea bizirik mantentzen laguntzen du. Aldi berean, Nafarroa ezagutzeko modu desberdina eskaintzen zaie bisitariei: produktu bakoitzaren atzean dauden zaporeen, istorioen eta pertsonen bidez”.

Orain mapa interaktibo batean bildu dituzte proiektuan parte hartzen ari diren eragileak. Esteka honetan dago eskuragarri.

 

 

gora