San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi, San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz...

Laborariek ere oporretarako eskubidea izan dezaten

Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz askotan entzuten da lanbide "oso lotua" dela, jai egunik edo oporrik ez dela existitzen. Ipar Euskal Herriko Onetik eta Etxaldia gasnategiek, Berria eta Aldudeko Esne Kooperatibekin elkarlanean, laborariei bakantzak bermatzeko egitasmoa jarri dute martxan. “Gogoeta bat egin da gasnategietan, pentsatzeko nola lagundu, nola hobetu laborarien baldintzak, eta horrela suertatu da langileen bakantzak ordezkatzeko zerbitzua”, adierazi du Antton Etxeberrik, Onetik gasnategiaren eta laborarien arteko animatzaileak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko uztailaren 15a
Argazkia: Onetik gasnategia
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Frantziako Estatuko departamenduetan bazegoen lehenagotik laborarien ordezkatze zerbitzua martxan, baina oporretarako baino, bajak eta eritasunak betetzera zegoen bideratua. “Laboraria eri bada, zerbitzu horretara dei dezake bera ordezkatzeko langile bat eskatzeko. Lan kontratua egiten zaio langile berriari, eta momentuan etxaldeak ordaintzen badu ere, gerora, estatuko diru-laguntzen bidez, gutxi gorabehera, orduko 22 euroko soldatatik hiru edo lau besterik ez ditu jarri beharko laborariak”, azaldu du Etxeberrik.

Bakantzen kasuan, ordea, estatuko laguntzek askoz zati txikiagoa ordaintzen dute, eta oporrak hartu ahal izateko ordezkapena eginen duen langilearen soldataren zati handi bat laborarien kontu gelditzen zen. “Hor sartu gara gasnategiak, bakantzak ordaintzeko diru zati bat jarriz, laborariek ezer ordaindu behar izan ez dezaten”, dio. Momentuz, urtean hamar opor egun –72 ordu– hartzeko aukera izanen dute kooperatibetako laborariek, euren poltsikotik ezer jarri beharrik izan gabe. “Frantses Estatuko laguntzarekin eta gasnategiek ordaindutako zatiarekin osatuko dira bakantzak”, gehitu du Etxeberrik. Bi kooperatibetako kide diren 230 etxaldeek dute oporrak hartzeko aukera, eta haien etxaldeko lanak departamenduko ordezkatze sistemako langileek eginen dituzte bitartean.

Gazteak laborantzara erakartzeko

“Laborariek ere behar dute bizi soziala, etxaldetik ateratzea bestelako gauzak egiteko eta karga mentala kentzeko”, dio Etxeberrik. Belaunaldi gazteagoei begira, lan baldintzak hobetzea ezinbestekotzat du gasnategiko animatzaileak: “Gasnategiek laborariak behar dituzte, eta, nola eginen dugu hemendik 20 urtera gasna izateko, esnea izateko? Bakantzarik gabeko lan bat proposatzen baduzu, agian, beste toki batera joanen dira lan bila gazteak”.

Oporrak bermatzeko diru-poltsatik harago joan da proiektua: oporrez gain, urte osoan zehar etxaldeetan laguntzeko, hainbat laborari elkartu eta langileak kontratatu dituzte, departamenduen eta gasnategien laguntza baliatuta. “Baigorri inguruan zortzi laborari elkartu dira, eta urte osorako denbora osoko lan kontratu bat egin diote langile bati; zortzi etxaldeetan aritzen da langile hori, txandaka, plangintza batekin”. Baigorrikoa bezalako beste lau talde osatu dira hainbat eskualdetan. “Urte guzirako eta denbora osoko bost enplegu sortu dira honezkero sistema horrekin”, amaitu du Etxeberrik.

Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
Hiritik landa eremurako bizitza aldaketarako, ogia bide
2026-02-09 | Garazi Zabaleta
2012an iritsi ziren Maeztura (Araba) Natxo Beltran de Heredia eta Anna Minguella. “Bartzelonan bizi ginen eta multinazional batentzat egiten genuen lan, baina denbora generaman landa... (+)
Artoari buruzko jardunaldia Zubietako errotan
2026-01-30 | Garazi Zabaleta
Duela urtebete inguru abiatu zuten Nafarroako Bortzirietan, Baztanen, Malerrekan eta Basaburua txikian artoaren berreskurapenari lotutako lanketa, laboreari bide berriak irekitzeko helburuarekin. Zubietako errotaren bueltan sortu... (+)
Auzoaren eta ekoizle agroekologikoen arteko zubi
2026-01-26 | Garazi Zabaleta
Gasteizko Judimendi auzoan sortu berri den proiektua da Ekonomatoa, Bionekazaritza ekartetik sustatu dutena. “Saskibarazki deitutako proiektua martxan zuen elkarteak aurretik, zenbait ekoizlerekin elkarlanean ari ziren,... (+)
Gaztaina eta hurra bizibide, Basaburuaren bihotzean
2026-01-19 | Garazi Zabaleta
Nafarroako Basaburuan, Itsaso herrian kokatua den familia-proiektua da Basabihotza. Urteak daramatzate Xabier Azpirotz Latasa eta Laura Martinena Espinal proiektuaren bultzatzaileek gaztainaren inguruan lanean: barietate zaharrak... (+)
gora