Apirilean zenbat izotz, maiatzean hainbeste elur

Jan fruitutik, etiketarik gabekotik

Piperra, sagarra, tomatea, udarea, ahuakatea, paraguaioa, alberjinia, arana, kuiatxoa, albertxikoa, kuia, angurria, mertxika, leka, marrubia, luzokerra, nektarina, babarrun zuri berria, pikua, meloia, mahatsa... Urte sasoi honetan bada jateko moduko fruitutik. Urte guztiko bertoko fruitu sasoi gorena da. Urrutirago begiratuta baita banana, anana, mangoa, marakuia eta abar oso luze bat jatekoa ere; gero eta urrunagotik dakartzagu gero eta ezezagunagoak ditugun fruituak.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2023ko abuztuaren 28a
Fruta bakoitzari etiketatxoa jarri zion enpresa berak orain biodegradatzen diren etiketak jartzeari ekin dio.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Era berean, bertokoak baina ustez bere sasoia denetik kanpo, gero eta fruitu gehiago ezagutzen ari gara. Irratian esan berri didate abuztuaren erdi aldera jaten ari zirela ekainaren hasieran ereindako ilarrak. Ilar berriak! Irailean jango dituzte uztailean erein zituztenek eta, esan nuen, oraintxe ereinez gero urte amaierako solstizioaren bueltan jango dituzu, dena ondo bidean, abuztuaren amaiera-irailaren hasiera honetan ereindakoen fruituak. Orduan erantsi nuen: laster ilar berria urte osoz izango dugu, bertakoa! Ez dago urruti urte hori.

Ilarra, leka eta babarruna fruituak dira, noski, baina lekak. Gainontzeko fruitu guztiek, ia denek, ezaugarri berezi bat dute: etiketatxoa. Ez da urte asko fruitu ale bakoitza bere etiketatxoarekin ikusten hasi garela. Hogeita hamarren bat urte da Ingalaterrako Norwichen Sinclair enpresa sortu zela. Ordura arte, fruituen identitate eta definizio guztia, hitz batean marka kaxan zegoen, nahiz kartoizkoa nahiz zurezkoa izan. Hortik abiatuta fruitu eta zenbait barazkiri “merezi duten marka” ematea pentsatu zuten. Baita egin ere, eta horretarako sistema automatikoak asmatu zituzten, segundoko dozena bat fruitu ale etiketatzeko gaitasuna duten gailuak… Geroztik mundu osora zabaldu dira, eta orain zaila dena da etiketatxorik gabeko fruituak topatzea.

Etiketa horiek ere badute, ordea, ipurdian zuloa. Plastikozkoak dira eta luartokira edo simaurretara botaz gero ez dira usteltzen edo desegiten, eta gero luar hori baratzean banatutakoan horra etiketa itsusi hori letxugaren edo piperraren azpian… Gogaikarria da etiketa txatxu horiek ikustea lantzen duzun lurrean. Lagun bat badut ernegatu eta amorratzen dena, eta bere irtenbidea topatu du: fruitu guztiei etxera sartu orduko etiketak kendu, denei.

Enpresa hori ez da, ordea, berdantzart jaioa, eta beste urrats bat egin du: etxeko luartoki txikienean ere usteldu eta desegingo den etiketa. Ez du plastiko arrastorik, eta etiketaren oinarria material biologikoa da. Hortik gehienez ere urtebeteko epean biodegradatzen dela diote. Ea bada laster ditugun fruitu aleetan, gure luarraren eta lurraren onerako. Hala ere, etiketarik gabeko fruituak onenak! Bertoko ekoizle txikienak.

Ardoa eta azukrea
2026-10-19 | Jakoba Errekondo
Ospatu beharra dago! Azkenaldi honetan ospakizuna ospakizunaren atzetik dugu inguruan. Horrelakoetan etxeko sagardoa nagusi da; dagoeneko upel, bukoi eta barrikak irakiten ari dira, hurrengo urtean... (+)
Babazaletzea
2026-10-12 | Jakoba Errekondo
Bada istilu eta nahaste-borrastea. Bada, izan ere, baba. Noizkoa ote da “baba” izena? Eta zer landare izendatzen zuen lehen hartan? Eta zer landare izendatzen du... (+)
Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
Udazkenari ekiten: urrigiro ereingiro
2026-09-28 | Jakoba Errekondo
Gaurkoan, lanera! Uda azkenak eta udazkenaren hasierak badute garai bitxia izateko nahiko zantzu, aizkomenteko urte arrunt xamarretan, behintzat. Eguzki-mugaren indarrik ez du, baina ekinozioa izateak... (+)
Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
gora