Maiatz lore, lore eta lore.

Nepalek konpentsazio ekonomikoa eskatu die munduko estaturik kutsatzaileenei, uholdeetan izan duten arduragatik

Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen du, eta Atzerri ministro Shisir Khanal-ek adierazi du sortu ez duten krisi baten ondorioak pairatzen ari direla. Azken datuen arabera, gutxienez 1.300 pertsona hil dira eta 5.000 daude desagertuta abuztuaren 26ko uholdeen ondorioz.


2026ko irailaren 10a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Glaziar baten erorketak luizi eta uholde bortitzak eragin zituen duela bi aste Nepal eta Tibet arteko mugan. Ondorioz, azken datuen arabera, Nepalen 1.370 pertsona hil dira eta 5.000 daude desagertuta; Tibeten, berriz, hildakoak 43 dira eta desagertuta daudenak 550. Bada, Nepalgo Gobernuko Shisir Khanal Atzerri ministroak "justizia klimatikoa" aldarrikatu eta konpentsazio ekonomikoak eskatu dizkie munduko herrialde kutsatzaileenei.

Nepalgo Finantza eta Ingurune Ministerioek gutun bat idatzi zioten aurreko astean NBE Nazio Batuen Erakundearen funts bati –2022an sortu zuten larrialdi klimatikoak jotako herrialde txiroei laguntzeko–: zehazki, hogei milioi dolar eskatu dizkio. Erresuma Batuko The Guardian egunkariari asteartean eginiko adierazpenetan, Khalanek esan du aldaketa klimatikoak "gizateria osoari" eragiten diola: "Nazioarteko komunitateak gertakari hau Himalaia bizitzen ari den aldaketa klimatikoaren baitan ulertu beharko luke"

Nepalgo Atzerri ministroak nabarmendu du gehien kutsatzen duten herrialdeak "esnatu" egin behar direla, eta duela bi asteko uholdearen erantzukizuna hartu: "Ekonomia kutsatzaileei etekina ateratzen diete herrialde horiek, eta berotegi efektuko gas gehiago isuri atmosferara".

Klimak eragindako uholdea

Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen duen bitartean, haren bizilagun Txina eta India, esaterako munduko herrialderik kutsatzaileenen artean daude: Txina da munduan karbono dioxido gehien isurtzen duena, mundu osoko %33,1 2024an; urte berean, Indiak isurketa globalaren %8 isuri zuen, munduan hirugarren gehien. Ameriketako Estatu Batuak dira arlo horretan munduko herrialdeen artean bigarren kutsatzaile nagusia.

ICIMOD Mendien Garapen Integraturako Nazioarteko Zentroak martxoan eginiko ikerketa baten arabera, Himalaiako glaziarra geroz eta azkarrago urtzen ari dira azken urteetan: zehazki, izotz galeraren ehunekoa bikoiztu egin da 2000. urtetik hona. Horrez gain, NBEk 2023an jakinarazi zuen Himalaiako mendiek izotzaren erdia galdu zutela 1990 eta 2020 artean.

Ehiza Bizkaiko eskola kiroleko programatik kentzeko eskatu dute
Ekologistak Martxan taldeak ehiza "haurrak errespetuan eta babesean heztearekin bateraezina" dela salatu du, eta azpimarratu du administrazio publikoek "errespetuan, enpatian, zaintzan eta bizikidetzan oinarritutako ereduak"... (+)
Lanean ari dira Orion erre den itsasontziak ibaia eta itsasoa kutsatu ez ditzan
Eusko Jaurlaritzak Itsasertza Planaren alerta fasea ezarri zuen ostegunean, eta itsasontzia buiekin hesitu dute. Oria ibaiak eta Kantauri itsasoak bat egiten duten lekuan erdi hondoratuta dago. Gure Gaskuña ontziak 70.000... (+)
Mundu mailan inoiz erregistratu den abuzturik beroena izan da aurtengoa
Lurraren gainazaleko batezbesteko tenperatura 16,96 gradukoa izan da, 2023ko uztailean baino 0,01 gradu gehiago. Euskal Herrian inoiz izandako udarik beroena izan da aurtengoa. 1850 eta 1990... (+)
Zubietako erraustegia gelditzea eskatuko dute igandean, Kontxako hondartzan
Donostiako estropadak baliatuko ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren ondorio kaltegarriak salatzeko, goizeko 11:00etan egingo duten elkarretaratzean. Astearte honetan eginiko prentsaurrekoan salatu dute Zubietako erraustegia dela... (+)
NBEk ohartarazi du lurrazaleko tenperatura 2 graduraino berotzea saihesteko berehalako neurriak hartu behar direla
NBEko zientzialariek ondorioztatu dute 1,5 graduko langa gainditzea "saihestezina" dela, eta egoerari berehala erantzutea eskatu dute, tenperatuaren igoerari aurre egiteko eta berotegi efektuko gas isuria... (+)
gora