Done Emeteri Zeledon (martxoak 3) porrua ereiteko aro on

Urtero munduan 11.000 hiltzen dira pestizida intoxikazioagatik

Pesticide Action Network sareak eskaturik, pestizidei buruzko ikerketa plazaratu du irailaren 2 honetan Frontiers in Public Health aldizkari zientifikoak. Emendatuz doa produktu horien erabilpena: 3,8 milioi tona erabili ziren 2023an –1990ko bikoitza–.


2026ko irailaren 03a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Pesticide Action Network sareak eskaturik, Frontiers in Public Health aldizkari zientifikoak bideraturiko ikerketak zera dio: urtero munduan 11.000 hiltzen dira pestizida intoxikazioagatik, horietarik %60 Indian izanda. Baina orokorrean, urtero 402 milioi eta 433 milioi lagun inguruk dute intoxikazio kasu gogorra jasaten, hau da, munduko laborarien %46ak. Asia hegoaldea, Asia hego-ekialdea eta Afrika ekialdea dira gehien hunkiak, Burkina Fasok duelarik muturreko egoera, nekazarien % 84 kaltetuta izanda.

Emaitzak esku artean, bere kexua eta kezka plazaratu ditu Pesticide Action Network Indiako zuzendari exekutibo Jayakumar Chelatonek: "Krisi horri dagokionez, ez ikusiarena ezin da gehiago egin".

3,8 milioi tona pestizida erabili ziren 2023an –1990ko bikoitza–. Hori horrela, ekoizpen eredu aldaketa sustatzeko politikak eta laborariak horretara bideratzeko laguntzak ezinbestekotzat dituzte ikerleek. Jakinda gainera, zenbakiak altuagoak direla errealitatean, hain justu, epe luzeko ondorioak ez dituztelako kontuan hartu.

2006tik 2023ra arteko tartea harturik, guztira139 herrialde ikertu dituzte; horietatik 77etan OMEren Hilkortasunari buruzko Datu Basearen datuetan oinarrituta eta beste 62ei dagokionez, plazaraturiko artikuluak azterturik.

Debekaturiko bi pestizida Parisek berriz legeztatu izana salatuko dute larunbatean Miarritzetik
Kasik bere osotasunean onartu du Laborantzako urgentziazko legea agorrilaren 14an Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hori horrela, azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legeztatzearen alde egin du, nahiz eta... (+)
Itsasoko haize erroten makropoiektuek eguraldia bestelakotu dezaketela argitu du Helmholtz Hereon ikerketa zentroak
Ipar itsasoan zentratuta daukate beraien ikerketa, hain justu, hemendik eta 2050era offshore haize-erroten munduko parke handiena bihurtu nahi duelako Europar Batasunak. Itsas azpiko korronteetan eta lur azaleko... (+)
Poltsikoko smartphonean daukagu ebola izurritearen erroetariko bat
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua... (+)
Ipar Euskal Herriko oihanak jomugan dituen E-CHO proiektua “dekretu bidez inposatu nahia” salatu du CADE talde ekologistak
Uztailaren 6ko Aldizkari Ofizialean agertu da Frantziako Lehen ministroaren dekretua. E-CHO egitasmoa “interes nazional handiko” gisa sailkaturik, eraikitze-prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Ipar Euskal... (+)
Uraren kudeaketa izanen du ardatz aurtengo Lurramak
Euskal Herriko Laborantza Ganbera antolatzaile, Lurrama Miarritzen (Lapurdi) iraganen da azaroaren 6tik 8ra. Urtero bezala, laborantza herrikoiaren erakusleihoa izanen da eta dagoeneko, laborariak eta kontsumitzaileak... (+)
gora