Maiatzean kuku, garagarrilean mutu.

Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko otsailaren 06a
ELBren zerrenda, 2025eko hauteskundeei begira.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ostegun arratsalde honetan argitu dira departamenduko laborantza ganberarako bozketen emaitzak: Ipar Euskal Herriko botoen %48ak bildu ditu ELB sindikatuak. Hori horrela, ikusirik parean bi sindikatu zituela –FDSEA eta CR Coordination Rural–, argi gelditzen da oraindik ere lehen indarra dela Ipar Euskal Herrian. Ez dago kontaketa bereizirik Biarnoarentzat eta Ipar Euskal Herriarentzat, ezin jakin zehazki zein emaitza jaso duten beste bi sindikatuek –horiek bai, departamendu osoan aurkezten direlako, ELB ez bezala–. "Lehen indarra izaten segitzen dugu. Bide beretik segituko dugu: lan egiten terrenotik, borrokan, eta proposamen ausartak eta konkretuak egiten", adierazi dio ARGIAri ELBko zerrendako Maritxu Lopepek. Dena dela, ELBk ez ditu departamenduko laborantza ganberan dituen aulkiak betetzen, FDSEAk atxikitzen duen monopolioagatik eta laborantza herrikoiaren alde ezin delako lanik eraman bertatik. Horretarako dute Ipar Euskal Herriarentzako egitura publiko propio bat galdetzen ELBko laborariek.

Departamendu mailan, ordea, FDSEA sindikatua atera da garaile, beste behin ere. Hala ere, 2019ko aitzineko hauteskundeetatik indarra galdu du: %54 egitetik %45,8 egitera pasa da. Indarra hartu duen sindikatua da CR, %21,4 jasorik, 12,5 puntu irabazi dituelako sei urtez. Boto kopurutan horrela doaz emaitzak: FDSEAk 2.269 boto, ELBk 1.094, CRk 1.062 eta Confederation Paysannek 531.

ELBk segitzen du departamenduko bigarren indarra izaten, eta bere gisara, laborantza iraunkorraren eta herrikoiaren alde Biarnon dabilen Confederation Paysannek, berriz, %10,7 lortu du. Ondoko ondorioa egiten du Lopepek: "ELBren eta Confederation Paysannen emaitzak batuta, argi gelditzen da laborantza herrikoiak leku handia duela Pirineo Atlantikoetako departamenduan". FDSEAren emaitza "zigor bozketa" gisa analisatzen du: "Lehen aldikoz %50ren langapean kokatzen da FDSEA, azken 40 urteetan eramandako politikaren kontrako bozketa izan da".

Urtarrilaren 15etik 31ra iraganik, otsailaren 6 honetan egin dituzte bozen kontaketak. ELB, FDSEA/JA eta CR Coordination Rural sindikatuen artean izan da lehia. Hiru sindikatu, hiru nekazaritza eredu: laborantza herrikoia eta iraunkorra ELBk, azken hamarkadetan zabalduriko agroindustriarena FDSEAk, eta guziari kritiko izatetik sortu den eta tarteka eskuin muturrerako irakurketa erraza duen CR. Parte-hartzea %55,23koa izan da.

Bozketa Internet bidez edo postaz egin zitekeen, baina bozka eskubidea ez zela errespetatua salatu zuen agiri bidez ELBk urtarrilaren 29an, hain zuzen ere, bozkatu ahal izateko dokumentazioa ez zelako tenorez etxe guzietara heldua.

AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko... (+)
Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria "berdea"
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan... (+)
EH ez da salgai, legedia ere ez
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da,... (+)
Laborantza lurren zaintzeko Peio Dufau abertzaleak aurkeztu legearen alde egin du Frantziako Legebiltzarrak
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen... (+)
Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin... (+)
gora