Apirila euritsuak nekazaria pozten du.

Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan zaie saretze bidean. Lau urtez iraungo du ardurak.


2025eko ekainaren 06a
Maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako batzarrean egon zen Goienerreko ordezkaritza bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Pozarren eta irrikaz gaude gure kooperatibarentzat eta energia-komunitate osoarentzat garrantzia handikoa den albiste bat emateko: Goiener S.Coop. Rescoop.eu-ko Kontseilu Errektorean sartu da!", erranez zabaldu du albistea Goiener kooperatibak. 2013an sorturiko energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioa da Resccop.eu. Hogei kooperatiba baino gehiago daude gaur egun sarean, eta energia-ekoizpen "deszentralizatu", "berriztagarri", "eraginkor", "garbi" eta "iraunkorraren" alde egiten dute lan.

Mugarri hori "garrantzitsutzat" eta "estrategikotzat" jo dute Goienerrekoek: "Europako energia-sektorearen gaineko erabakiak hartu eta araudiak zehazten diren lekuan kokatzen gaitu, energia-komunitateen inguruko jakintzak pilatu eta defendatzen jarraitzeko aukera ematen digu".

Urrats hori maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako batzarrean mamitu zela azaldu du kooperatibak, hain justu, Energia Komunitarioaren Forumaren baitan. Izan ere, topaketa hau "aukera paregabea" izan zen "esperientziak partekatzeko, sektoreko beste eragileengandik ikasteko eta Europan dugun presentzia indartzeko".

Abereen okupazioa abiatu dute Kanboko Marienian
Mobilizazio eguna finkatu dute iganderako eta 11:00etan abiatuko dute egun osoko egitaraua. Dokumentu urbanistikoan eraikigarri gisa sailkatuak dira lur horiek, eta laborantzara bideratuta izatea da... (+)
Aurtengo El Niño fenomenoa "orain arteko bortitzena" izan daitekeela dio Munduko Meteorologia Erakundeak
El Niño fenomenoa ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa da, eta azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa. Alarma piztu du NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek ere, klima larrialdia... (+)
Baserriko Uzta ekimenaren lehen hitzordua Lezaun upategian jarri dute, Ines Osinaga lagun
Maiatzaren 24an izanen da 2026 urteko lehen Baserriko Uzta Lakar herrian, Nafarroan. Kontzertuaz gain, upategiaren bisita, hamaiketakoa eta bazkaria ukanen dute bisitariek. (+)
Babes zabaleko herri mobilizazioa Argentinan, glaziarretako estraktibismoa ahalbidetuko lukeen legearen kontra
Glaziarrak eta inguru periglazialak babesteko legea malgutu du Javier Mileiren gobernuak, meatzaritza proiektuak ahalbidetzeko gisan. Herritarren partetik aurkako mugimendua indartuz doa egunez egun. (+)
Lapurdin emisio ahuleko eremua sortzeko egitasmoa deuseztatu dute Frantziako Legebiltzarrean
Lapurdiko Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Bidarte, Biarritz, Angelu, Baiona, Bokale eta Landetako Tarnose hiriak ziren gas emisio gutxiko eremuan sartzekoak. Azkenean, eskuin muturrak... (+)
gora