Otsaila, laburrena eta txarrena

Hernani, Arano eta Elduain arteko mugetan bost haize errota jarri nahi dituen proiektuaren atzean Endesa dago

Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.


2024ko maiatzaren 24a
Enigma Green Powerrek eman dituen koordenatuak mapan kokatu ditu makroproiektuen aurkako militante batek. Itxuraz, proiektuak Hernani, Arano eta Elduaiengo lurrak hartuko ditu.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Enigma Green Power 26, SLU enpresak "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du "Ikatz Gane" deitu dion zentral eolikoa egiteko. Hala iragarri du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak maiatzaren 23an. Horrekin, lehia eskabidea aurkezteko epea zabaldu zaie gainerako enpresei, 20 eguneko epean.

Iragarkiak dioenez, Enigma Green Power enpresak bost haize errota jarri nahi ditu, guztira 33 MWko potentzia gordina emango luketenak. Proiektua Hernaniko udal mugetan egingo dela dio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren iragarki honek, eta koordenatu zehatzak ematen ditu.

Makroproiektuen aurkako militante batek koordenatu horiek mapan kokatu ditu eta hedabideetara bidali duen mezuan dio, itxuraz, proiektuak Hernani, Arano eta Elduaiengo lurrak hartuko dituela: "Adarra-Mandoegi lerroan Etzala eta Azketa mendiak, eta Hernani-Arano mugan Garagartza mendi-lerroa eta Euntzin; Urumeaz bestaldean, Ugaldetxotik gora, Urdaburu azpian dagoen Aginaga-Erkaitz Pagoeta kaskoa. Zentrala ez da Leuneta eta Mandoegira igotzen".

Enigma Green Power 26, SLU berez Arena Green Power da

Enigma Green Power pertsona bakarreko sozietate mugatua da, Sevillan kokatua eta 2021ean sortua. Bere bazkide bakarra Arena Green Power SL da, 2021eko abuztuaren 17ko BORMEan irakur daitekeenez (beheko argazkia hortik ateratakoa da).

Arena Green Powerrek Madrilen du egoitza eta 2021ean sortu zen. 500dik gora enpresak osatzen duten sare korapilatsua da, eta enpresa hauetako bakoitzak zenbaki baten izena hartzen du (Arena Green Power 2, edo 2, edo...).

BORMEan irakur daitekeenez, Arena Green Power 1ek kargudunen artean ditu administradore solidario Enel Green Power España SL, Endesa SA eta Endesa Generacion SA. Administradore bakarra, aldiz, Shark Power SL du, eta 2022ko abuztutik Guillermo Gomez Gomez du ordezkaria.

Arena Green Power 1en estatutuetan 2. artikuluan irakur daitekeenez, "Sozietateak helburu gisa dauka energia berriztagarrien plantak garatzea, eraikitzea, muntatzea, martxan jartzea, ustiatzea eta mantentzea, baita hauek ustiatuta lortutako argindarra ekoiztea eta saltzea ere".

"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"
2025-12-01 | Estitxu Eizagirre
Bertsoak, azalpenak, ilustrazioak eta umorea uztartu zituzten Jakoba Errekondok, Antton Olariaga eta Maddalen Arzallusek Biriatun, III. Arbolaren Bestan, 2026ko Ilargia eta Landareak agenda aurkezteko ekitaldi... (+)
Azaroaren 29an Biriatun fruta arbolen ekitaldi berezia
2025-11-28 | Estitxu Eizagirre
Arbolaren Bestaren hirugarren edizioa izango da azaroaren 29an Biriatun. Tokiko arbola, fruitu arbola eta landare ekoizle txikien merkatua izango da egunaren ardatza. Horrez gain, hainbat ekimen... (+)
Laborantza eta Iparraldea, aurtengo saridunetan nabarmenduak
2025-11-27 | Estitxu Eizagirre
37. Rikardo Arregi Kazetaritza sariak banatu dituzte azaroaren 26an Andoainen. Jakoba Errekondok jaso du Ohorezko Mugarria saria, Euskadi Irratian eta ARGIAn baratzeari buruz urteetan egindako... (+)
Utzi izaten, utzi pasatzen
2025-11-23 | Estitxu Eizagirre
Norberaren inguruko mendietan haize errotak jarri behar diren edo biodibertsitatearen mesedetan bakean utzi behar diren, horra egungo dilema. Lurraldea enpresa multinazionalek, edo aitzitik, naturak okupatuko... (+)
Bermeo, Meñaka eta Arrietako landa-guneetatik 500 metrora egin nahi duten Sollube-gane proiektu eolikoaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte
2025-11-11 | Estitxu Eizagirre
Sos Sollube herri-plataformak Sollube-gane proiektu eolikoaren aurkako 3.000 herri alegaziotik gora aurkeztu ditu azaroaren 10ean Bilbon, Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean. Grupo Arena enpresak... (+)
gora