Intxaur urte, elur urte

Etiketa berde bakoitzarekin zer erosten dugun argitzeko eta laborari agroekologikoei entzuteko saioak

Herritarrei laborantza ekologikoa eta agroekologia zer diren azaltzeko hiru saio antolatu dituzte Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak eta EHKOlektiboak, elkarlanean. Kontzeptuen azalpenak eta inguruko laborari agroekologiko baten esperientzia uztartuko dituzte saio horietan. Helburutzat dute "merkataritzan ohikoak diren izendapenen atzean zer dagoen argitzea; balioan jartzea araututa eta babestuta dagoen ekoetiketa ofiziala; eta irizpide agroekologikoak gehitzen dituen EHKOlektiboa ezagutzera ematea". Otsailaren 10etik 12ra izango dira saio hauek, Bilbon, Lazkaon eta Donostian.


2026ko otsailaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak (ENEK) ohartarazi du merkataritzan ohikoak diren izendapen asko "antzuak, edota engainagarriak izan daitezkeela: naturala, jasangarria, birsortzailea, bertakoa, sasoikoa, km0, eta abar". Horiengandik bereizita, ekoetiketak araututa eta babestuta daudela azaldu du: "ekologiko, biologiko eta organiko". Hain justu araudi ekologikoa ezagutzeko aukera dute herritarrek, ENEK eta EHKOlektiboak elkarrekin antolatu dituen saioetan.

Agroekologia zer den ere azalduko dute

Agroekologiaren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko ere balioko dute saio hauek. Antolatzaileek azaldu dutenez, "Agroekologiaren oinarria nekazaritza ekologikoa da, eta EHKOlektiboak ere bide horretan urratsa eman zuen 2024. urtean: agroekologiaren gutxieneko baldintza gisa,
nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria eskatzea berrezarri du, koherentzia eta fidagarritasuna indartzeko".

Nekazaritza ekologikoak eta agroekologiak zertan bat egiten duten eta zertan bereizten diren argitu dute antolatzaileek: "Nekazaritza ekologikoa Europako araudi ekologiko batek arautzen du eta ekoizpen eredura mugatzen da. Agroekologiak ekoizpen eredutik haratago doazen beste esparru batzuk ere barne hartzen ditu, ikuspegi integralago bat eskaintzen digu, ingurumenarekiko orekan, elikadura burujabetzan eta tokiko komunitateen indartzean oinarritzen da".

Laborarien bizipenak eta ahotsa hurrengo hiru saioetan

Laborantza agroekologikoa egiten duten hiru etxalderen esperientzia ere ezagutuko dute. Bilboko saioan Mikel Kormetzana (Urduña, Santa Klara baserria) laborariaren ahotik ezagutuko dute bere errealitatea. Lazkaoko saioan Gorka Sasieta (Itsaso, Urkulegi baserria) laborariak hartuko du hitza eta Donostiako saioan Josetxo Lucas (Lezo, Apaiziartza eta Urrele baserriak) laborariak azalduko du haien proiektua.

Herritar, laborari eta dendariei zuzenduta dauden hiru saio hauek, zehazki leku eta hitzordu hauetan egingo dituzte: otsailaren 10ean Bilbon, 16:30ean Zabalgune eraikinean. Otsailaren 11n Lazkaon, 16:30ean Biziolan. Eta otsailaren 12an Donostian, 16:00etan Cristina Enean.

Saio hauek ez dira ENEK eta EHKOlektiboak elkarrekin antolatutako lehenak izango. Irailean eta urrian beste hiru saio egin zituzten Amorebieta-Etxanon, Azpeitian eta Gasteizen. Antolatzaileek saio horiekin jarraitzeko beharra sumatu dute, "kontzientziazioa lantzeko".

Labrazako eolikoen eraikuntza lanak gelditzea eskatu du kontzejuak, mendi-bideetan baimenik gabe ari direlako
2026-01-30 | Estitxu Eizagirre
Mendi-bideetan baimenik gabe burutzen ari diren eraikuntza lanak "berehala gelditzea" eta "legaltasuna berrezartzea" eskatu du Labrazako Kontzeju Irekiak. Ebazpena argitaratu du Arabako Buletin Ofizialean, "honen... (+)
Repsolen aurrean protestak egin dituzte Bianditz Domiko Bizirik eta Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenek
2026-01-30 | Estitxu Eizagirre
Azaroaren 29 arratsaldean "Repsolen praktika ekozida eta kolonialak salatzeko" bi elkarretaratze egin dituzte Lintziringo (Oiartzun) eta Txillida Lekuko (Hernani) gasolindegietan. (+)
Jaurlaritzako Deskarbonizazio zuzendaria Iberdrolako apoderatu ohia da
2026-01-30 | Estitxu Eizagirre
Egun Eusko Jaurlaritzako Deskarbonizazio zuzendaria da Guillermo Allende Arangiz, 2025eko otsailaren 15etik (kargu hau Trantsizio Energetikoko sailburuordetzan dago, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren barruan). Ordura arte Iberdrola... (+)
Ingurumen baimenik gabe, Gasteiz inguruetako makroeoliko proiektuan atzera egin du enpresak
2026-01-29 | Estitxu Eizagirre
Savannah Power Solar enpresak Cluster Vitoria 30kV izeneko zentral eoliko proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari urtarrilaren 19an, eta Jaurlaritzak urtarrilaren 26an sinatu... (+)
Labrazako zentral eolikoa gelditzea exijitzeko Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin du Araba Bizirikek
2026-01-22 | Estitxu Eizagirre
Urtarrilaren 21ean elkarretaratzea egin du Araba Bizirikek Arabako Foru Aldundiaren aurrean, "Labrazako zentra eolikoa ingurumen aldetik atentatu bat delako, lurren jabea den Labrazako herriaren borondatearen... (+)
gora