Astelehenero 8:00etan zure epostan
Otsailaren 21ean elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Solaria Zierbena Solar makroproiektu fotovoltaikoak "lurraldean eragingo duen inpaktu itzulezina salatzeko", antolatzaileek salatu dutenez. Bederatzi udalerritako eta 130 administrazio-batzarretako ordezkariak eta hainbat gizarte eragile elkartu dira.
Protestaren deitzaileek emandako informazioaren arabera, Solaria Zierbena Solar makroproiektuak zuzenean eragiten die Arabako 18 udalerriri, eta "proiektua mehatxu kritikoa da eskualdeko oreka ekologiko eta sozioekonomikoarentzat". Elkarretaratzearen ostean eman duten prentsaurrekoan, ekimenaren aurka egiteko bost arrazoi zehaztu dituzte:
Batetik, "proiektuaren zatiketa ilegal artifiziala": enpresak proiektua 50 MW-tik beherako instalazio ugaritan banatuta aurkeztu duela salatu dute, "nahiz eta errealitatean enpresa berak sustatutako makroproiektu bakarra izan". Praktika horren helburua erabakiak Espainiako Estatuan hartzea saihestea eta ingurumen-eskakizunak murriztea dira, elkarretaratutakoen hitzetan.
Proiektuaren aurka egoteko beste arrazoi bat, "lurralde-, ingurumen- eta paisaia-inpaktu larria" dela azaldu dute: zentralak eta tentsio altuko zein oso altuko ebakuazio-azpiegiturak ezartzeak "kalte oso larriak eta itzulezinak eragingo lituzke biodibertsitatean, osasunean eta lurralde-orekan".
Hirugarrenik, nekazaritza-lur emankorren eta herri-lurren "galera itzulezina" argudiatu dute: "Gure lurra babestu behar dugu, gure lurraldeko nekazaritzak eta abeltzaintzak etorkizuna izan dezaten eta landa-eremuan bizitzak eraikitzen jarraitu ahal izateko".
Laugarrenik, salatu dute ebakuazio-azpiegitura "gaindimentsionatua eta ezkutukoa" dela: ebakuazio-sarea, bere tamainagatik eta gaitasunagatik, "garraio-azpiegitura ezkutua" dela diote, eta gehitu dute: "Ebakuazio-puntuak ekoizpen-guneetatik gertu bilatu beharko lirateke, eta ez lurraldearen beste muturrean edo kanpoan".
Azkenik, tokian onurarik ez duela ekarriko azaldu dute: "Kanpoko inbertitzaile handiek bultzatutako proiektua denez, ez du onura errealik bermatzen tokiko biztanleentzat. Aldiz, ondorio ekonomiko negatiboak ekarriko ditu, hala nola higiezinen balio-galera eta erakargarritasun turistikoaren murrizketa".

Hainbat plataforma, elkarte eta sindikatuk sinatu dute gaitzespena, lurraldea defendatzen duten dozenaka tokiko elkartekin batera. Hauek, hain zuzen: AHTrik Ez Arabako Haranak, AHTrik Ez Lautada, Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Araba Bizirik, Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske, Aramaixo Bizirik, ATACA, Biharko Lautada, Bionekazaritza, Dikerik Ez, Horrela Ez Argantzun, Horrela Ez Badaiotz, Horrela Ez Iruña Oka, Horrela Ez Kuartango, Horrela Ez Lautada, Horrela Ez Valles Alaveses, Legutio Borrokan, Por Trespuentes, Proiektu Honi Ez! (Arratzua-Ubarrundia), SOS Margarita, Slow Food Araba, UAGA, Urkabustaiz Babestuz, Zigoitia Bai eta Zuia Bidean.
Gainera, ordezkaritza instituzional handia bildu du ekimenak, bederatzi udalerrik eta 130 administrazio-batzarrek bat egin baitute ekimenarekin. Zehazki, hauek:
Añanako AABB: Atiega.
Arratzua-Ubarrundiako AABB: Arroiabe, Arzubiaga, Mendibil eta Ziriano.
Beranturiko udala eta AABB: Berantevilla, Lacervilla, Mijancas, Santurde eta Santa Cruz del Fierro.
Trebiñu Konderriko udala eta AABB: Añastro, Arana, Argote, Arrieta, Burgueta, Busto de Treviño, Cucho, Golernio, Moscador, Muergas, Ocilla, Pangua, Pariza, San Esteban, Taravero eta Uzquiano.
Gasteizko AABB: Aranguiz, Ariñez, Artaza, Asteguieta, Crispijana, Guereña, Hueto Abajo, Hueto Arriba, Legarda, Lermanda, Lopidana, Mandojana, Margarita, Mendiguren, Mendoza, Miñano Menor, Ullibarri Arrazua eta Ullibarri Viña.
Iruña Okako AABB: Montevite, Nanclares, Ollabarre, Trespuentes eta Villodas.
Kuartangoko udala eta AABB: Anda, Aprikano, Etxabarri Kuartango, Jokano, Luna, Marinda, Sendadiano, Urbina de Eza, Uribarri Kuartango eta Zuhatzu Kuartango.
Argantzungo AABB: Villanueva de la Oca.
Lantarongo udala eta AABB: Molinilla.
Urizaharrako AABB: Faido.
Erriberagoitiako udala eta AABB: Antezana de la Ribera, Anucita, Arreo, Hereña, Lasierra, Leciñana de Oca, Pobes, Tuyo, Villambrosa eta Viloria.
Erribera Beitiako udala eta AABB: Manzanos, Quintanilla de la Ribera eta Ribaguda.
Urkabustaizko udala eta AABB: Abezia, Beluntza, Goiuri, Izarra, Oiardo eta Uzkiano.
Gaubeako udala eta AABB: Acebedo, Bachicabo, Basabe, Barrio, Boveda, Corro, Espejo, Fresneda, Gurendes-Quejo, Karanka-Mioma, Nograro, Osma, Pinedo, Quintanilla, Tobillas, Tuesta, Valderejo, Valluerca, Villamaderne-Bellojin, Villanañe eta Villanueva de Valdegobia.
Zanbranako udala eta AABB: Berganzo, Ocio, Portilla eta Zambrana.
Zigoitiako AABB: Berrikano, Buruaga, Eribe, Etxabarri Ibiña, Gopegi, Letona, Manurga, Mendarozketa, Okoizta, Ondategi, Zaitegi eta Zestafe.
Zuiako AABB: Ametzaga, Aperregi, Bitoriano, Domaikia, Gillierna, Jugo, Lukiano, Markina, Murgia, Sarria eta Zarate.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545