Aldatz gorrie, aldatz berrie.

Hazi ekologikoak jaso dituzte Amillubi proiektuan eta liburua aurkeztu dute

Urriaren 26an Amillubi kolektibizatutako lurretan auzolana eta Haziak liburuaren aurkezpena egin dituzte. Zestoako Portale Kultur Elkarteak eta Amillubi proiektuak elkarrekin antolatu dute ekitaldia.


2024ko urriaren 28a
Miguel Arribas "Kelo" Haziak liburua aurkezten, alberjiniei haziak erauzi bitartean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Larunbatean, 9:30 aldera elkartu dira Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amilibia baserriaren lurretan Amillubi proiektuko zenbait kide eta auzolanean parte hartu duten hainbat herritar. Bertan parte hartu duen kide batek kontatu duenez, "etxe inguruak garbitu ditugu. Alde batetik desbroze-lanak egin ditugu, bestetik etxe pareko aterpea garbitu eta txukundu, bertan hitzaldia egin ahal izateko".

Hazi ekologikoak lantzen hasi dira Amillubin

Ekologikoan ari den Aleka proiektuarekin elkarlana abiatua du Amillubi proiektuak: "Amillubiko lurretan Euskal Herriko hazi ekologikoak egiten dituen Aleka proiekturako alberjiniak eta brokoliak landatuta ditugu, horiek nola zeuden begiratu dugu eta egina zeuden alberjiniak bildu ditugu".

Hamaiketakoa egin ostean, alberjinia horiei haziak erauzten aritu dira, Alekako kide eta Haziak liburuaren egilea den Miguel Arribas Kelo-ren azalpenei jarraika, "borobilean, tertulian, patxadaz".

Haziak liburua aurkeztu du Miguel Arribas Kelok

Eguerdian egin dute liburu aurkezpena: "Dozena bat lagun elkartu gara lastozko fardotan jesarrita, alberjinien inguruan, eta Haziak liburua eskuartean. Amillubi eta Aleka proiektuak aurkeztu ditugu, gure arteko sinergiak azaldu, eta Kelo hasi da liburua egiteko prozesuaren inguruan eta edukiaren inguruan azalpenak ematen. Entzutearekin batera, alberjiniei haziak ateratzen jarraitu dugu. Beraz, konfiantzazko giro goxoan izan da liburuaren aurkezpena, eta haziak erauzi bitartean galderak egiteko eta solasaldi lasaia izateko parada izan dugu".

Haziak liburuaren hurrengo aurkezpen hitzaldiak beheko afixan ikus daitezke. Zure herrian hitzaldia antolatu nahi baduzu, idatzi solasaldiak@argia.eus helbidera.

 

Bilboko sute batean 24 bizilagun ospitaleratu dituzte, horietako bat oso larri
2026-11-13 | ARGIA
Uribarri auzoko etxebizitza bloke batean izan da sutea, goizaldean. 47 pertsona artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuen, eta horietatik 24 ospitaleratu; bat “ oso larri”... (+)
Japoniaren eta Euskal Herriaren "anaitasun gastronomikoak" publikoaren saria jaso du Hokkaidon
2026-11-09 | ARGIA
Donostiako hiru jatetxeren (Aratz, Casa Urola eta Zazpi) erreplika kontzeptual bat dago Mien, Japonian. Hango enpresari baten ideia izan zen hiru euskal jatetxeak izenean eta... (+)
Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
gora