Baratzezaintza terapia baino merkeagoa da, eta tomateak jasoko dituzu!

Gabiriako Errezil Sagar Egunak 30 urte beteko ditu igandean eta berrikuntzekin dator

Aurten, lehen aldiz, herriko ganadu erakusketa egingo dute hamairu baserritako 120 bat bururekin. Tradizio handiko Goierri Beheko ezti lehiaketak ere ez du hutsik egingo aurtengo edizioan.


2026ko azaroaren 13a
Errezil sagarra izan ohi da Gabiriako azokako izarra.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gabiriako (Gipuzkoa) Errezil Sagar Lehiaketa 30 urte betetzear da. Izan ere, azaroaren 15ean antolatuko dituzte beste behin Errezil Sagar lehiaketa, Errezil Sagar Goxo lehiaketa eta baserriko produktuen azoka. 1996. urtean egin zuten lehen aldiz Gabirian Errezil Sagar Eguna. Sagar mota horri prestigioa emateko eta balioan jartzeko helburuarekin ekin zioten ekimenari eta erronka horrekin aritu dira lanean urte hauetan guztietan; aurten 30 urte beteko ditu azokak. Erbie elkartea da Sagar Egunaren antolatzaile nagusia eta Jose Antonio Elosegi, bertako kideak, balioan jarri ditu errezil sagarraren ezaugarriak: “Sagar bizia da, jateko balio duena, konpota egiteko ere bai, eta erreta ere jan daiteke. Indar handia daukan sagarra da”. Sagar ekoizlea da Elosegi eta aipatu duenez, aurtengo uda nahi bezain ona izan ez den arren, igandean kalitate oneko sagarra ikusi eta erosteko aukera izango da Gabirian.

Ohi bezala, errezil sagarra izango da aurtengo ekitaldiaren protagonista nagusia eta nabari da Gabirian badela elikagai honen inguruko kultura sendoa; zortzi ekoizlek parte hartuko dute aurtengo sagar lehiaketan eta hamaika dira irasagar lehiaketarako izena eman dutenak. Aldi berean, baserriko produktuen azokan hamalau postutan izango dira elikagaiak salgai, 10:00etatik 14:00etara egingo dute azoka, Gabiriako plazan.

Errezil sagarra izango da aurten ere festako izarra, baina ez da bakarra izango. Izan ere, tradizio handia daukan Goierri Beheko ezti lehiaketak ere ez du hutsik egingo. Aurtengoa 28. ekitaldia izango du.

Herriko Ganadu Erakusketa, aurten lehen aldiz

Ohiko festaren barnean, antolatzaileek berrikuntzak dakartzate aurtengo ediziora. Izan ere, estrainekoz herriko ganadu erakusketa egingo dute. Gabiriako hamairu baserrietako 120 bat buru jarriko dituzte erakusketan: ahuntzak, behiak, ardiak, behorrak, astoak, hegaztiak... Berrikuntza hau duela pare bat urte sortutako ideia batetik datorrela kontatu dute antolatzaileek. Izan ere, ikusten zuten inguruko azoka eta artisau erakusketetan abereak bazirela eta gogo horri tiraka hasi ziren Gabirian ere ideia hori gorpuztu nahian. “Gazte batzuk elkartu ginen gogo berdintsuarekin eta apustu serioa egin dugu zentzu horretan. Mimo handiarekin aritu gara eta herriko baserritarren aldetik oso erantzun positiboa jaso dugu”, dio Endika Igartzabal Gabiriako alkate eta baserrian ganadu duenak.

Munduko aberatsenen %0,1ak gehiago kutsatzen du biztanleria osoaren erdiak baino
Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak egindako ikerketaren arabera, azken 36 urtean munduko %1 aberatsenek eragin dituzte karbono isuri guztien %20. (+)
Tokiko produktu ekologikoekin lan egiten duten Nafarroako jatetxe eta hotelen mapa argitaratu dute
Larretik Mahaira proiektuaren barnean sortu dute baliabide berria eta dagoeneko 50 bat establezimendu eta 60 ekoizle inguru ari dira parte hartzen ekimenean. (+)
gora