Dagonileko euria, ardoa eta eztia.

John Bergerri buruzko irakurketa kolektiboa egingo dute azaroaren 19an Fruitondoan ekimenean

100 urte bete dira idazle britainiarra jaio zela eta mendeurren hori aitzakia hartu dute Donostian kultur ekimen hau sustatzeko. FruitOndoan ekimenak nekazaritzaren eta hiriaren arteko zubiak eraikitzea du helburu eta dagoeneko badute bertako fruta-arbolen lehen sarea sortua hirian.


2026ko azaroaren 13a
'Puerca tierra' liburuaren gaztelerazko pasarte bat irakurriko dute ekimenean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Cristina Enea Fundazioak abian jarritako ekimena da FruitOndoan eta Donostiako hiriburuan nekazaritzaren eta hiriaren arteko zubiak eraikitzea bilatzen du. Bide horretan, ekimen kulturalak eskaintzeko asmoa daukate orain, eta dagoeneko jarri dute lehendabiziko hitzordua. John Berger idazle britainiarraren testu baten irakurketa kolektiboa egingo dute azaroaren 19an, Donostian. Nobelagile, poeta, arte kritikari eta margolaria izan zen Berger eta nekazari eta laborariak izan ziren bere hainbat liburutako protagonistak.

Marc Badal FruitOndoan proiektuko koordinatzailearen arabera, “Berger erreferente izan da agroekologia munduan” eta balio handia dauka irakurriko duten testuak: “ez bereziki bertako ipuin edo fikziozko testuengatik, baizik eta, batez ere, bukaeran duen epilogo historikoagatik”. Puerca Tierra da irakurriko duten gaztelerazko liburua, Bergerrek 1979an argitaratua eta landuko duten testu zatia esteka honetan jarri dute eskuragarri. 

Nekazaritza munduaren eta hiriaren arteko zubiak eraikitzen

Irakurketa partekaturako saio hau izango da FruitOndoan proiektuak eskainiko duen lehendabiziko kultur ekintza. Baina antolatzaileen arabera, etorriko dira gehiago. Izan ere, aurrera begira badaukate asmoa sagarrondoen inguruan kultur ekimen gehiago antolatzeko. Cristina Enea Fundazioak 2019an abiatu zuen FruitOndoan ekimena Donostian. Urte horretan abiatu zuten hiriko gune publikoetan bertako fruta-arbolen lehendabiziko sarea. Proiektuaren koordinatzaileak aipatu duenez, “tokiko barietateetako fruta-arbolak hiriguneetan egoteak, landatutako biodibertsitatearen garrantzia eta hiriko nekazaritza ekologikoaren gaitasunak agerian uzteko aukera irekitzen du. Horrekin batera, elikadura, lurralde eta ingurumen gaien inguruko hausnarketa ere sustatzen du”.

Landaketak, inausketak, uzta biltzeak eta fruta-arbolak mantentzeko eta zaintzeko beharrezkoak diren gainerako ekintzak modu kolektiboan eta parte-hartzailean egiten dituztela kontatu du Marc Badal proiektuko ordezkariak.

Oraingo honetan kulturaz bustiko dituzte fruta-arbolak. Azaroaren 19an, 18:00etan hasiko da John Berger idazlearen testu baten irakurketa kolektiboa Donostiako Egia auzoko Katxola baserrian. 

Gabiriako Errezil Sagar Egunak 30 urte beteko ditu igandean eta berrikuntzekin dator
Aurten, lehen aldiz, herriko ganadu erakusketa egingo dute hamairu baserritako 120 bat bururekin. Tradizio handiko Goierri Beheko ezti lehiaketak ere ez du hutsik egingo aurtengo... (+)
Munduko aberatsenen %0,1ak gehiago kutsatzen du biztanleria osoaren erdiak baino
Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak egindako ikerketaren arabera, azken 36 urtean munduko %1 aberatsenek eragin dituzte karbono isuri guztien %20. (+)
Tokiko produktu ekologikoekin lan egiten duten Nafarroako jatetxe eta hotelen mapa argitaratu dute
Larretik Mahaira proiektuaren barnean sortu dute baliabide berria eta dagoeneko 50 bat establezimendu eta 60 ekoizle inguru ari dira parte hartzen ekimenean. (+)
gora