Asteroko buletina
Maiatz hotz, urtea botz.

Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


2024ko urriaren 17a
Muruetako Tejera edo teila-fabrika Urdabibaiko kanalatik ikusita. Inguru horretan nahi dute eraiki ehundaka metrotako egurrezko azpiegitura.

Urdaibai naturgunearen erdian Guggenheimen museo bat egiteko proiektuak beste oztopo bat dauka orain. Eusko Jaurlaritzak eten egin ditu Muruetan eraikitzekoa ziren oinezkoentzako pasabide baten obrak, helegite baten ondorioz. El Correo egunkariak argitaratu duenez, "segurtasun juridiko" gehiago izateko eten du bidearen exekuzioa.

Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak irailean helegitea jarri zion obren lizitazioari Espainiako Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak daraman Kosten zuzendaritzaren aurrean. Helegiteak eskatzen du obrak bertan behera uztea, hainbat lurren okupaziorako tramitazio publikoan izandako akatsengatik.  

Jaurlaritzak obren esleipena gelditzeaz gain, konkurtso publikoa berriz egiteari ere uko egin dio oraingoz. Bide hori egiteko 1,5 milioi euroko funtsa dauka erakunde publikoak, Europako Next Generationetik bideraturikoak.

Muruetako oinezkoentzako pasabidea Guggenheim Urdabai museo proiektuarekin lotzen du askok, hura martxan jartzeko obra nagusietako bat baita

El Salto-Hordago egunkarian Ahoztar Zelaietak idatzi duenez, Oka ibaiaren goiko aldean "ondare naturala eta kulturala balioan jartzeko" proiektua da Muruetan egin nahi den obraren izen ofiziala, eta bi enpresa aurkeztu ziren pasabidea egiteko konkurtsora. Azkenean Gaimaz eraikuntza enpresak irabazi zuen. "Orain indeminizatua izateko eskubidea dauka", dio ikerketa-kazetariak, Jaurlaritzako iturri zuzenak aipatuta.

Egurrezko azpiegitura bat, bisoi eta dortoken bizilekuan

Muruetako oinezkoentzako pasabidea Guggenheim Urdaibai museo proiektuarekin lotzen du askok, hura martxan jartzeko obra nagusietako bat baita; berez udazkenean ziren hastekoak. Egurrezko estruktura edo palafito bat da, biosfera erreserbako zingiren gainetik ibilbidea egingo lukeena, museoa Muruetako teila-fabrikarekin eta Gernikarekin lotzeko. Lehenengo faseak 370 metroko luzera dauka.

Bideak bi fase ditu eta biosfera erreserban barneratzen da. Oraingoz lehenengo faseari ekin nahi zioten. Irudian, proiektuaren plano bat.

Bizkaiko Diputazioak hasiera batean errezeloz ikusi zuen bide hori, eragingo dituen ingurumen kalteen ondorioz. Bisoi europarra, arrain hiruarantza eta dortoka espezie endemikoak daude bertan. Hala ere, azkenean "kontsentsua" lortu zuten Jaurlaritzak eta Diputazioak.

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko Ministerioak ontzat jo du proiektuaren azkeneko bertsioa, baina El Correo-ren arabera, aldi berean onartu du "ingurumen- eta ikus-eragin nabarmenak" izan ditzakeela.

 

Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz
2024-10-10 | Urko Apaolaza Avila
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia... (+)
Europako legea bete eta degradatutako natur guneak leheneratzea eskatu diote Jaurlaritzari
2024-10-10 | Urko Apaolaza Avila
Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua... (+)
Eta klimaren konponbidea baso eta paduretan ere balego?
2024-10-06 | Urko Apaolaza Avila
Urriaren amaieran Calin (Kolonbia) egingo den Biodibertsitateari buruzko COP16 biltzarra mugarri izan daiteke, lehen aldiz ekosistemen galera jarri nahi delako CO2 isurien eta berotze globalaren... (+)
Amiantoaren biktimentzako funtsa "behingoz" martxan jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari
2024-09-25 | Urko Apaolaza Avila
Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa... (+)
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik
2024-09-19 | Urko Apaolaza Avila
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko,... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora