Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe.

Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan ostiraleko osoko bilkuran, Jauregik berretsi zuen hondakinen ekoizpenean ez dela arau hausterik izan, onartu arren "aipatutako hondakina GHKren ezohiko egoera baten ondorioz" sortu zela.


2024ko urriaren 15a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Nafarroako Gobernuaren dokumentazioa aztertu dugu, eta berresten dugu hondakinen ekoizpenean ez dela inolako arau hausterik egon, eta GHK-k ez duela obligaziorik hautsi", adierazi du Jauregik Legebiltzarrean.

Industria sailburuak onartu du "aipatutako hondakina GHKren ezohiko egoera baten ondorioz" sortu zela, eta baimenean ezarritako baldintzak "bete beharko" dituela. Azaldu du badirela betebeharrei dagozkien puntu "garrantzitsuak", hondakinak baimendutako kudeatzaile bati ematearen inguruan. "Hondakinen kudeatzaileak, kasu honetan Nafarroako Ecofertek, materiala onartu behar izateko protokoloa bete behar du eta materiala modu egokian tratatu behar du. Nafarroako Gobernuak esaten digu Ecofert enpresaren kontrako neurri zigortzaileak abiatu behar izan dituela, hondakinak baimendu gabeko prozedura bitartez tratatu izanagatik. Nafarroako Gobernuaren jakinarazpena jaso ondotik sailak gaia aztertu du, eta ez da identifikatu GHKri dagokionez inongo lege hausterik, ez da identifikatu baimenik hautsi denik". Dena den, bi administrazioen artean lankidetzan aritzeko prest  agertu da.

Mikel Otero EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, lixibiatuen inguruko errealitatea ez du oraino gezurtatu Jauregi sailburuak. Eta beste galdera "kezkagarri" batzuk ere utzi ditu erantzunik gabe, Iñaki Iriondo kazetariak Naiz-en idatzi duenez."Nafarroara eginiko bidalketa ontzat eman du, Jaurlaritzak bere beharrarekin bete zuen azaldu gabe", dio Iriondok.
Oterok zera gehitu du: "Gaur egun ez genuke eztabaida hori izan behar erraustegiak ezarritako baldintzak bete izan balitu eta Jaurlaritzak legeak aplikatu izan balitu. Ezin ziren Nafarroara bidali, eta, gainera, erraustegiak ez zuen lixibiatuak sortzeko baimenik".

Milaka tona lixibiatu

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara milaka tona lixibiatu eraman zituzten 2022 eta 2023 artean Zubietako erraustegitik modu ilegalean, identifikazio kodea aldatu eta "lohiak" balira bezala jasotzeko. Eskandalua hilabete batzuk lehenago lehertu zen, eta auzitegietako bide penala ere hartu du, Donostiako epaitegi bat kasua ikertzen ari baita; José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua ere ikertua izaten ari da auzi horretan, fiskaltzak eskatuta. Zubietako zaborrak Ekondakin enpresak kudeatzen ditu, GHK-k azpikontratatuta, eta Asensio da sozietate publikoaren presidente.

Zubietako erraustegiak lixibiatuak ekoizteko baimenik ez izan arren, gutxienez urte eta erdiz garraiatu zituen Ekondakinek ekotoxizitatea sorrarazi dezaketen halako gaiak Artaxoara –"ezohiko gertaerek" sorturikoak zirela argudiatuta–. Baina Eusko Jaurlaritzak ez zuen hori kontrolatu, ezta materialaren karakterizazioaren informaziorik jaso ere, "bi erakunde pribaturen arteko harremana" zelako, Arantxa Tapiak Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren galdera baten erantzunean aitortu zuenez.

Planta horrek, Zubietatik eraman ziren 5.500 tona lixibiatuez gain, beste milaka tona lixibiatu jaso zituen Tuterako Oleofat lantegitik –egoitza Gasteizen duen enpresa–, horiek tratatzeko baimenik ez izan arren. Ecofertek Nafarroako Gobernuaren ebazpenari helegitea jartzeko aukera duela eta kasua auzibidean jar litekeela zioen Urko Apaolaza kazetariak pasa den ekainean.

Duela hiruzpalau hilabete genioen moduan, Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi zuenez, gainera, Artaxoako plantari hondakinak jasotzea debekatzen dion ebazpena kaleratu zuen bere departamentuak. Ingurumen departamentuak ebazpena sinatu duela zioen, Artaxoako planta behin behinean eta kautelazko neurriekin ixteko.

Irailaren hasieran, bestalde, Jaurlaritza Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko prest dagoela azaldu genuen, Artaxoako hondakin ilegalengatik. Imanol Pradales eta María Chivite EAEko eta Nafarroako lehendakarien arteko bileraren ostean, Pradalesek iragarri zuen bi gobernuetako ordezkariak biltzeko “borondatea” dagoela, aztertzeko Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin sozietateak zigorrik jaso behar ote duen, Artaxoako zabortegira eramaten zituen hondakin ilegalengatik. Pradalesek argitu zuen Zubietatik Artaxoarako hondakin likidoen garraioaren inguruan hitz egiteko izango litzatekeela gobernu arteko bilera, baina onartu du gaia “teknikoki labainkorra” eta “konplexua” dela.

Eta, irailaren 19an, Mikel Jauregi sailburuak azaldu zuen ez dutela Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala. Alderdi Popularreko parlamentari Alvaro Gotxik egindako galdera bati idatziz erantzun zion sailburuak: "Erakunde honek, bidalitako informazioa aztertu ondoren, uste du ez dagoela inolako arau-hausterik hondakinak sortzeari dagokionez", dio. Nolanahi ere, erantzun berean dio prest jarraitzen dutela Nafarroako Gobernuarekin hitz egiteko "edozein galdera argitzeko edo informazio gehiago emateko".

 

Laborariek bide mozketei eutsiko dietela adierazi du ELB-k, prefetarekin egin bileraren ondotik
2025-12-16 | Jon Torner Zabala
ELB eta Confédération Paysanne sindikatuetako ordezkariak Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu dira astelehen arratsaldean, Pauen, behiengan eragina duen dermatosi nodularra (DNK) eritasunaren gaineko kudeatze... (+)
Egilolarrako pagaditik Gorbeiara igotzeko bide bakarra egokituko du Arabako Diputazioak, mendizaleek eragindako kalteak direla-eta
2025-12-16 | Jon Torner Zabala
Araba eta Bizkaia artean banaturik, 20.000 hektarea dauzka Gorbeiako natur parkeak. Euskal Herriko mendizaleen artean aski ezagunak diren hamaika paraje ikoniko biltzen du, 1.482 metrora... (+)
Laborariek A64 autobidea moztu dute gaur ere, dermatosiaren aurkako neurrien kontrako protestetan
2025-12-15 | Jon Torner Zabala
Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) eta Confédération paysanne du Béarn sindikatuko ordezkariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bilduko dira astelehen arratsaldean, Pauen, behiengan eragina duen dermatosi nodularra... (+)
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti
2025-12-14 | Jon Torner Zabala
Sagastietako bioaniztasunaz informazioa biltzeko telefono dei bat egin dugu. “Elgoibarko Lizagasar sagardotegiko Asierrekin hitz egin behar duzue”, diosku bestaldekoak, “gaiaz interesa du eta badauzka jarriak... (+)
Egurra eta ondarea
2025-12-14 | Jon Torner Zabala
Zurgintzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, izan itsas edo mendialdean. Baserri-dolareak dira horren lekuko, eta itsasontziak, “buruz behera dauden baserriak”, Jabier Lekuona arkitektoak... (+)
gora