Sabel hutsa, zorri toki, sabel betea simaurtegi.

Amiantoaren biktimentzako funtsa “behingoz” martxan jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere, hala egin dezala.


2024ko irailaren 25a
Jon García, amiantoen biktimen elkarteen federazioko kidea, Espainiako Kongresuaren atarian. Argazkia: EH Bildu
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

EAJren ekimenez, amiantoaren gaia berriz ere Espainiako Kongresuan eztabaidatu dute. 2022an onartu zuten gai kutsagarri horrek sorturiko kalteak konpentsatzeko funtsaren legea, baina behin onartuta, Espainiako Gobernuak ez du garatu eta ez du diruz hornitu funtsa.

Kongresuan indar politiko guztiek berriz ere eskatu diote Espainiako Gobernuari legeak aurreikusten duen araudia onartu dezala, biktimen elkarteek eta sindikatuek aurkezturiko helegiteak onartu ditzala, eta aurrekontuetan kontuan eduki dezala funts hori. "Legeak aitortza eta erreparazioa ekartzen ditu. Baina tamalez, erreparazio hori oraindik ikusteke dago", esan du Idoia Sagastizabal EAJko parlamentariak ekimena aurkeztean.

"Espainiako Gobernuak zor historiko bat dauka amiantoaren biktimekin, asko zelako egin zezakeena, baina ez zuen egin. Askotan beste aldera begiratu zuten"
Oskar Matute (EH Bildu)

Espainiako Gobernuaren "zor historikoa"

Joan den otsailean Sumar, EAJ, ERC, Junts, Podemos, Coalición Canaria, BNG eta EH Bilduko parlamentariek gutuna bidali zioten gobernuari, 2022ko legea ezartzeko pausoak eman zitzala eskatzeko. "Espainiako Gobernuak zor historiko bat dauka amiantoaren biktimekin, asko zelako egin zezakeena, baina ez zuen egin. Askotan beste aldera begiratu zuten", azaldu du Oskar Matute EH Bilduko eledunak.

Amiantoak biriketako minbizia, mesoteliomak eta asbestosia sortzen dituela jakina zen duela hamarkada asko, baina Espainiako Estatuan ez zen bere erabilera 2002. urtera arte debekatu, ordurako Europako herrialde ugaritan aspaldi debekaturik egon arren. LAB sindikatuaren arabera, baliteke Euskal Herrian 6.000 eta 10.000 lagun hiltzea gai kutsagarri hori arnastearen ondorioz.

PSOE: "Prozedura bidean dago"

Talde sozialistako parlamentari Maria Luisa Garcíak Sánchezen gobernuaren izenean azaldu du biktimentzako diru-funtsa aitortzen duen errege dekretu proiektua "bere prozedura bidean" dagoela. Erkidegoetako ekarpenak aztertzen ari direla gaineratu du Garcíak, "norman kontuan hartu eta horrela tramitazioarekin aurrera egin ahal izateko".

Parlamentari sozialistak Alderdi Popularreko kideei "erantzukizunez" aritzeko eskatu die, bestalde. "Jende askok gehiegi dauka jokoan, baita erkidego eta udal askok ere, zuek agintzen dituzuenak barne, gehiegi. Zehazki, 12.000 milioi daude jokoan", esan du –Espainiako Gobernuaren "bide fiskala" deituriko ekimenari ez diotela babesik eman egotzi die horrela popularrei–.

Parlamentari sozialistak Alderdi Popularreko kideei "erantzukizunez" aritzeko eskatu die: "Jende askok gehiegi dauka jokoan, baita erkidego eta udal askok ere, zuek agintzen dituzuenak barne"

Bere azalpenaren amaieran Garcíak gogorarazi du PSE-EE izan zela EAEko legebiltzarrean funtsa sortzeko legeari "erabateko bultzada" eman ziona.

Biktimak: "Bitartean jendea hiltzen ari da"

Euskadi Irratian Fedavica Biktimen Elkarteen Federazioko kide Jon Garcíak azaldu du PSOEk Espainiako Kongresuan EAJren ekimenari baietza emanda ere, biktimek ez dutela "itxaropen" handirik bere jarrerarekiko, azken bi urteetan egin duena ikusita.

Hainbat parlamentari eta amiantoen biktimen elkarteko kide, Madrilen, Espainiako Kongresuaren atarian. Argazkia: EH Bildu

Hala, biktimen ordezkariak "kezka" agertu du, eta esan du legea geldi dagoen bitartean "jendea hiltzen" ari dela. Hego Euskal Herrian, Asviamie biktimen elkartearen arabera jadanik hamahiru dira aurten amiantoarengatik hildakoak.

Garcíaren esanetan, funtsak ekarriko luke biktimek ez igaro behar izatea “beste kalbario bat” auzitegi eta prozesu judizialetan, konpentsazio bat lortzeko.

Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da
2025-06-08 | Urko Apaolaza Avila
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu.... (+)
Energia eta telekomunikazio sistema "erresilientea" sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek
2025-05-28 | Urko Apaolaza Avila
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu... (+)
Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa
2025-05-18 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak,... (+)
Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
gora