Landareak oxigenoa ematen digute, birikei eta arimari.

Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz

Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.


2024ko urriaren 10a
'Burujabetzak' jardunaldiaren aurkezpenean izan ziren: Haritz Alberdi eta Clara Rouget Udalbiltzako lehendakaria eta zuzendaria hurrenez hurren; Olaia Lasa Oiartzungo zinegotzia eta Agustin Lekuona alkatea; eta Iker Sarriegi eta Naiara Retegi burujabetzen alde lanean ari diren herritarrak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Herrigintza eta udalgintza eraldatzailearen ikuspegitik jaiotako proiektuak ezagutzeko aukera izango da”, hala mintzo dira Oiartzun Burujabeko eta Udalbiltzako ordezkariek Oiartzunen urriaren 17tik 19ra egingo den Burujabetzak proiektuaz. Egun horietarako hainbat esperientzia ezagutu eta hausnartzeko bilerak antolatu dituzte, baina horrez gain, ondo pasatzeko parada ere izango da larunbatean, musika kontzertuak eta guzti.

Hernaniko jardunaldiei erreleboa hartuta dator Oiartzungoa, Udalbiltzarekin elkarlanean antolatua. Helburua da oiartzuarrek “herri ituna” deituriko konpromisoa hartzea, hain justu Oiartzun Burujabe ekimena duela gutxi abiatu baita herri horretan

Hernani Burujabek aurreko urtean egindako jardunaldiei erreleboa hartuta dator Oiartzungoa, Udalbiltzarekin elkarlanean antolatua. Helburua da oiartzuarrek “herri ituna” deituriko konpromisoa hartzea, hain justu Oiartzun Burujabe ekimena duela gutxi abiatu baita herri horretan: “Garrantzitsua ikusten genuen herrian bertan jardunaldiak antolatzea, bertan martxan dauden proiektuak ezagutarazi eta balioan jartzeko”, azaldu du Olaia Lasa zinegotziak.

Goiz eta arratsalde izango dira ekitaldi eta hitzaldiak, modu irekian, baina haietako zenbaitetan parte hartzeko izena eman beharko da.

Herri kooperatibak, deshazkundea, estatugintza...

Ostegunean, besteak beste, Olatukoopek Herri kooperatiben inguruan hitz egingo du. Gainera, Oiartzunen martxan diren Elika, Labore eta Arraztaloren esperientziak, edo Aragoiko Artieda herriko Ixambre kooperatibarena ezagutzeko parada ere izango da.

Trantsizio ekosoziala izango da jardunaldien ardatz nagusietako bat. Horretarako Gironako alkate Lluc Salellas izango da Euskal Herrian, hiri hartan deshazkunderantz emandako pausoak azaltzeko. Bestetik, Elena Herrartek Debagoiena 2030 proiektuaz hitz egingo du, eskualde mailako trantsizioen inguruan.

Gironan turismo deshazkunderako plataforma sortu dute eta deshazkunderako eta trantsizio ekosozialerako plana onartu du hango udalak, Lluis Salellas alkateak azalduko du Oiartzunen. Plataforma Decreixement Turístic Girona

Ostiralean, urriak 18, Julen Mendoza Errenteriako alkate ohi eta abokatuak eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak politika publikoen eta parte-hartzearen esparrua landuko dute. Eta egun berean, CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehí ere izango da arratsaldez, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Bertie Russelekin batera, “Udalgintzatik estatugintzara” saioan.

Burujabetzen Egunean kontzertuak

Larunbatean Burujabetzen Eguna ospatuko dute Oiartzunen. Mahai sektorialetan aurrera begirako erronkak aztertuko dituzte parte-hartzaileek eta amaieran “herri ituna” sinbolizatzeko argazkia aterako dute.

Baina festa hasi besterik ez da egingo, ondoren bazkari herrikoia eta musika kontzertuak antolatu baitituzte. Yacvlev 42 eta Zurrounk herriko taldeen arratsaldeko emanaldiez gain, gauean Zea Mays-ek ere joko du, egunari amaiera borobila emateko.

 

Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan
2026-08-04 | Urko Apaolaza Avila
Gauaren iluntasunean izarrak ikusteko, urteko edozein sasoi da egokia, baina seguruenik udan egoten gara lasaien zerura begira, denbora astiroago igaro eta eguraldi ona etortzen denean.... (+)
Argentinako lur eremu zabalak atzerriko esku pribatuetan uzteko legea onartu nahi du ostegunean Mileik
2026-07-15 | Urko Apaolaza Avila
Argentinan milioika hektarea lur atzerriko kapital inbertitzaileen esku uzteko Jabetza Pribatuaren Legea deiturikoa onartzeko prozesua berrabiarazi du Javier Milei presidente ultraeskuindarrak. Uztailaren 16an eztabaida saio... (+)
Gipuzkoa Square (2016)
2026-07-12 | Urko Apaolaza Avila
Kontxako barandan (Donostian) selfieak ateratzea baina gauza giriagorik ez dago, hori jakina da Euskal Herri luze-zabalean. Eta normala den bezala, ustezko turista talde honek halaxe... (+)
Kataloxarik behar? (1989)
2026-07-05 | Urko Apaolaza Avila
Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko... (+)
gora