Negua eguzkitsu, ondoko uda euritsu.

Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024ko irailaren 19a
Mikel Jauregi Industria sailburua Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematen asteazkenean. Argazkia: Irekia
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Imanol Pradales EAEko lehendakariak duela gutxi adierazi arren Eusko Jaurlaritza prest zegoela Artaxoara bidalitako milaka tona lixibiatuen inguruan Nafarroako Gobernuko ordezkariekin "hitz egiteko", Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak argitu du ez dutela Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin zigortuko.

Alderdi Popularreko parlamentari Alvaro Gotxik egindako galdera bati idatziz erantzun dio sailburuak, asteleheneko data daraman dokumentu batean: "Erakunde honek, bidalitako informazioa aztertu ondoren, uste du ez dagoela inolako arau-hausterik hondakinak sortzeari dagokionez", dio. Nolanahi ere, erantzun berean dio prest jarraitzen dutela Nafarroako Gobernuarekin hitz egiteko "edozein galdera argitzeko edo informazio gehiago emateko".

2022. eta 2023. urteen artean, Zubietatik Artaxoara milaka tona lixibiatu eraman zituzten, baina beste LER kode bat jarrita, lohiak balira bezala, horretarako baimenik ez zuten arren. Donostiako epaitegi batek auzibide penala ireki zuen ilegaltasunik izan den ikusteko, eta besteak beste, GuraSOS elkartearen esanetan, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Gipuzkoako Ingurumen diputatu José Igancio Asensio jarri zuen ikerketapean.

José Igancio Asensio Zubietako erraustegiaren proba fasea martxan jartzerakoan. Argazkia: EitB.

Nafarroako Gobernuak Artaxoako zabortegia itxi eta hura kudeatzen duen Ecofert enpresa zigortu du, eta Ekondakinekin gauza bera egiteko eskatu zion ekainean Eusko Jaurlaritzari.

Pradalesen duela gutxiko hitzek halako zerbait egiteko prest zeudela adierazten zuten arren –auzia "teknikoki labainkorra" eta "konplexua" zela esan zuen–, Jauregik bere idatzian garbi utzi du aurreko gobernuko arduradunen iritzi bera duela exekutibo berriak.

Arantxa Tapia aurreko Ingurumen sailburuak eta Iñigo Urkullu lehendakari ohiak ez dute inoiz onartu irregulartasunik izan denik hondakin horien kudeaketan. Hortaz, Jaurlaritzak ez dio Ekondakini zigor espedienterik irekiko.

Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
2025-04-09 | Urko Apaolaza Avila
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional... (+)
Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua
2025-03-20 | Urko Apaolaza Avila
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten... (+)
Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?
2025-03-13 | Urko Apaolaza Avila
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen... (+)
gora