Ilargi koroatua, laster euri.

Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera” salatzeko. Urriaren 17an, prentsaurrekoa egingo dute Gasteizen Escalinatas San Miguelen eguerdiko 12:00etan.


2024ko urriaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Araba Bizirk-ek elkarretaratzea deitzeko beharra ikusi du “Arabako lurraldea mehatxatzen duten makroproiektuen aurka” daudela adierazteko. Makroproiektu suntsitzaile bakoitzeko, hauei erantzuna emateko, eta lurra defendatzeko prest dagoen mugimendu herritar bat jaio dela diote.

Mugimendu hauetatik 16 bildu dira proiektuen aurkako alegazioak Eusko Jaurlaritzan aurkezteko: Aiaraldeako Mendiak Bizirik, Horrela Ez Valles Alaveses, Horrela Ez Argantzun, Horrela Ez Kuartango, Horrela Ez Gasteiz, Lautadako AHTrik ez, UAGA, Zigoitia bai, Zuia Bidean, Urkabustaiz Babestuz, Dikerik ez, Bionekazaritza, ATACA, Arabako Mendiak Aske, Araba Bizirik, AHTrik ez, eta Valles Alaveses, besteak beste. Alegazio hauek, aurretik etorri diren beste hainbati gehituko dira, guztira 50.000 alegazio izanik.

“Trantsizio energetikoz” mozorroturik, Jaurlaritzak eta Arabako Foru aldundiak herritarrak eta Arabako lurrak alde batera utzi eta enpresarien eskua estutu dutela salatu du Araba Bizirik-ek. “Diruaren morroi” direla argi utzi dutela azpimarratu dute, agintarientzat “Araba merkatua besterik ez” dela esanez.

Biodibertsitatearen suntsiketaz gain, “Landa-bizitzaren aldeko apustua egin duten eta landa-garapen iraunkorreko proiektuak aurrera ateratzen ari diren pertsonak lurraldetik kanporatuak izateko arriskuan” direla ere seinalatu dute. Hainbat herritar behartuak izaten ari bai dira “etxea, herria eta lurra uztera».

Hurrengo urriaren 26ko manifestazioan bat egiteko gonbita luzatu diote “Araba maite» duen eta hura defenditzeko prest dagoen pertsona orori, “erokeria hau” salatzeko. Bertan “enpresa handiei mugak jartzea” eta lurraldearen defentsan  “Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren inplikazio irmoa “ exijituko dute.

"Araban herri asko kinka larrian daude, proiektu hauek aurrera eramanez gero desagertuko lirateke”
2024-10-23 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestazioa izango da, larunbat honetan, urriaren 26an, arratsaldeko 18:00retan Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta. (+)
Dozenaka traktorek Lakua hartu dute erakundeen «erantzun eraginkor» baten zain
2024-03-06 | Hala Bedi
Dozenaka traktorek Lakua auzoko kaleak hartu dituzte astearte honetan, Jaurlaritzaren egoitza dagoen lekuan, erakunde publikoek NPBren laguntzen ordainketari "erantzun eraginkorra" ematea edo 2023ko urteko BEZaren... (+)
Trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko hitzordua proposatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak
2023-06-15 | Hala Bedi
Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean "Su Txikien Itsasoa" ekimena burutko dute, konfluentzia espazio izan nahi duena. Eragile ezberdinen arteko aliantzen garrantzia nabarmendu dute. (+)
"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"
2023-06-02 | Hala Bedi
"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.   (+)
Tren sozialaren aldeko plataformak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu du AHTren alternatiba
2023-04-20 | Hala Bedi
Tren Publiko eta Sozialaren aldeko Arabako plataformek agerraldia egin dute asteazkenean Gasteizko Parlamentuan, AHTren trazadura tekniko alternatiboa aurkezteko. (+)
gora