Asteroko buletina
Belar asko bildu duzu! Maiatz luzeak jango ditu.

Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean, sukaldea ikastetxean bertan jartzea eskatu duten 50 eskolek zain jarraitzen dute.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2024ko urriaren 15a
"Catering-enpresen eredua agortutako eredua da".

2000. urteko araudiaren arabera, sare publikoko ikastetxeek catering-enpresekin egin behar dute lan, baina 2016tik lau ikastetxe publikotan proiektu pilotua dute martxan, bestelako jangela eredu bat oinarri, eta gainera, 2019an Legebiltzarrak adostu zuen “kudeaketa berritzaile eta deszentralizatua aukeratzen duten ikastetxeentzako aukerak” bideratzea. Horri gehitu behar zaio bertako sukaldean bertako elikagai eta hornitzaileekin jardun nahi duten ikastetxeen kopurua handitu dela urteotan.

Aldiz, Jaurlaritzaren araudi berriak zehazten duenez, “sektore enpresak kontratatuko dira jantoki-zerbitzua emateko” eta 2000. urteko araudiak irekitzen zituen zirrikituak itxi dituztela salatu du EHIGE guraso elkarteen federazioak: ikastetxearen bidezko kontratazio zuzena eta baimendutako erakundeen bidezko kudeaketa.

"Engainatuta"

“Engainatuta sentitzen gara –dio EHIGEk–. Jantokiaren funtzio hezitzailean sinesten dugu eta inguruneari eta iraunkortasunari lotutako elikagaien kalitatea lortzearen aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, kontrako norabidean doan agindu berri honen aurka gaude erabat, eta familien eskaerei erantzuteko eskatzen diogu Hezkuntza Sailari”.

Ikoitz Arrese EH Bilduko Hezkuntza idazkariak gaia eraman du Legebiltzarrera eta kritikatu du kaleratu berri den agindu honekin eskola jantokien araudiak atzerapausoa eman duela, “2000. urteko aginduak, gutxienez, atea irekita uzten zuelako, ikusi ditugun proiektu pilotuen bidez, enpresen bidezkoa ez den zerbitzu osagarri bat emateko, askoz lokalagoa, ekologikoagoa eta trantsizio ekosozialari ekarpena egin ahalko liokeena, baina agindu honekin, edo enpresak kozinatzen dizu, edo zuk kozinatu behar duzu enpresak eramaten dizun janaria”.

"Inguruneari eta iraunkortasunari lotutako elikagaien kalitatea lortzearen aldeko apustua egiten dugu. Familien eskaerei erantzuteko eskatzen diogu Hezkuntza Sailari"

Sukaldeak ikastetxean, noizko?

Bestalde, Ikoitz Arresek gogoratu du 50 ikastetxe daudela ikastetxean bertan sukaldea eskatu dutenak eta oraindik zain daudenak, “ez dakitenak obrak noiz hasiko diren, zein aurrekontu izango duten, sukaldea jarriko dieten ala ez… Badira zentroak Lehen Hezkuntza hasi zuten ikasleak zirenean sukaldea eskatu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan daudenak oraindik sukaldea ikusi gabe”.

Catering-enpresen eredua agortutako eredua dela adierazi izan du Arresek berak: "Menuen kalitatea gero eta txarragoa da, gestioa gero eta jasangaitzagoa, eta enpresen lukroa du atzean". Enpresa horien zerbitzuarekin haserre dauden familien albisteak ere ez dira gutxi.

Gaiaz sakon hitz egin zuten Egonarria saioan Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela Gure Platera Gure Aukera proiektuko kideek.

"Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat"
Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku... (+)
Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa... (+)
Zaintza beharrean, kontrola lehenesten duen arkitektura dugu eskoletan
Ikastetxetako patioen eraldaketak ugaritzen ari diren arren, oraindik eraikin zaharkituak eta azpiegitura zurrunak dira nagusi hezkuntzan (barruko nahiz kanpoko espazioetan), gustura ikasi, mugitu eta harremanak... (+)
Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta... (+)
Zergatik ez gara arreta mantentzeko gai?
Langileen %80ak ez du ordubete irauten arreta galdu gabe eta %20 inguru hamar minuturo distraitzen da. Kontzentratzeko gaitasun falta ez da soilik mugikorren eta estimulu... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora