San Jeolimo (irailak 30) haragia piper handixakin jateko

Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025eko martxoaren 31
Arrasateko ekotopaketetan parte hartu duten pertsonen argazkia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

 Jauzi Ekosozialak Euskal Herriko II. Ekotopaketak eraman ditu aurrera Arrasaten. Hiru egunetan zehar, 200 pertsona baino gehiago hurbildu direla azaldu dute eta horrek argi uzten duela Euskal Herrian "larrialdi ekosozial eta ekologistaren" gaineko ezinegonak garrantzia duela. Hainbat tokitatik ere topaketetara batu direla ezagutarazi dute, hala nola Mallorcatik, Kataluniatik, Andaluziatik eta Frantziako Estatutik. Ipar Euskal Herriko kideek ekologismoan duten ibilbidetik ikasteko aukera ere izan dela azpimarratu dute.

Ostiralean, hain zuzen, elikadura burujabetzaren gaiari heldu zitzaion ikuspegi ekofeminista batetik. Aldi berean, gazteek hizpide izan zuten pandemia aurretik mundu mailan hasiriko Fridays For Future mugimenduak Euskal Herrian izan zuen jarraipena. Eta testuinguru horretan, Arranek eta Jauzik zer proposamen ekosozialista eskaini zituzten.

"Egun handia" larunbatean izan zela adierazi dute, jende gehien bildu zena. Goizean, Euskal Herriko industriarekin zer egin eztabaidatu zen, "langile klaseak gidatua izan dadin aldaketa," eta hor energiaren gaiari ere heldu zitzaion. Paraleloki, beste mahai-inguru batean, garraio sektoreak planteatzen dituen problematikaz aritu ziren. Eguerdian, "turismoa herritarren lepora" bizi dela entzun ahal izan zen, "eta ez alderantziz", turistifikazioaren ondorio ekosozialetan zentratutako solasaldian. Horri guztiari heltzeko "estrategia bateratuaren inguruko hausnarketak" itxi zuen eguna.

Hausnarketaz haratago, aisialdirako ere espazioa izan zutela ezagutarazi dute: "Ostirala bertsoafari batekin bukatu zen eguna eta, larunbateko lehen orduan, Arrasaten eraikuntzari lotuta egon diren proiektu suntsitzaileak ezagutzeko txango bat egin zen". Gauean kontzertuak eskaini zituzten Arrasateko Gaztetxean, Mikosis eta Ezezez! taldeen eskutik. Bazkariak eta afariak Ereindajan Arrasate kontsumo elkarteak hornitu zituela adierazi dute. Topaketei amaiera emateko, Jauzi Ekosozialak batzar ireki bat egin zuen asteburua baloratzeko eta etorkizun hurbilerako ibilbide-orri bat irudikatzeko.

Azken balorazioa positiboa izan da: Garaiko erronkak behar duen mugimendu ekologista berria indartzen jarraitzeko eta eragile sortu berriaren hurrengo urratsak margozteko balio izan duela".

Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik... (+)
Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko... (+)
Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak
Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa... (+)
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua... (+)
Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa... (+)
gora