Abuztua zortzigarrena, arbi ereitia, bitarte honetan barriz, garijak jotia

Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


2025eko martxoaren 31
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Frantziako Asanblea Nazionalean erabaki irmoa hartu arte, Euskal Hiriguneko Elkargoak Emisio Gutxiko Eremuaren ezarpen prozedura eten behar izan du. Biltzarrak, Errepublikanoek eta Batasun Nazionalak eremuak kentzeko eginiko zuzenketa proposamenak onartu zituen pasa den asteartean Frantziako legebiltzarrak. Horren aurrean, Euskal Elkargoko Klima Trantsiziorako lehendakariorde Martine Bisautak adierazi du neurria ezarriko den ala ez jakin arte ez dutela neurririk hartuko.

Euskal Hirigune Elkargoak ekainaren 1erako onartu zuen Emisio Gutxiko Eremuaren ezarpena, orain eten egin dute. Eremuak Lapurdiko 27 herriri eragingo lioke eta goizeko 6:00etatik gaueko 22:00etara irautea aurreikusten da. Ez dute eremua ezartzearen erabakia ezbaian jarri, baina gasturik egin baino lehen erabaki irmoari itxarongo diotela adierazi dute. Horrek eremua iragartzeko seinaleen ezarpena –500.000 euro inguruko gastua– eta herritarrei eskainiko dizkieten diru laguntzak etetea ekarri du. Auzia larunbateko biltzarrean eztabaidatzekoa zen, baina gai ordenatik kentzea erabaki zuten.

Bisauta haserre azaldu da eremua ezarri ez izanagatik: "Ez dakit posible den Frantziako Estatuan Emisio Gutxiko Eremurik ez izatea, ikusita inguruko herrialdeetan badirela. Frantziako hainbat lekutan ere jarri dira jadaneko". Eremuaren ezartzearen kontrako argudioak miserabletzat jo ditu Bisautak, Berriak jaso duenez.

PSko diputatu Collette Capdeviellek eskuinari zein eskuin muturrari egotzi die ezarpena atzera bota izana, eta ezagutarazi du hainbat diputatuk neurria indarrean jartzeko zuzenketak proposatu dutela. Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak PSko diputatuaren jarrera babestu du.

Autoa = pribilegioa?

Bilboko Emisio Gutxiko Eremuen ezarpena gogor kritikatu zuen Sukar Horia kolektiboak pasa den uztailean. Aitortu zuen neurri horien helburu teorikoak “kutsadura eta klima aldaketaren aurkako borroka” zirela, baina oroitu proiektuak mugimendu ekologistaren kritikak jaso dituela. 

Alde batetik, kritikatu zuten "auto ekologikoaren mitoa" indartzen duela neurriak, hau da, kotxe batzuk garbitzat hartzen direla. Izan ere, Bilboko kasuan emisiorik gabeek, ECO mailakoek eta C motakoek ez dute murrizketarik izan. Sukar Horiaren ustez, ‘auto’ eta ‘ekologiko’ kontzeptuak bateraezinak dira.

Beste alde batetik, neurriaren “kutsu klasista” kritikatu eta galdera hau egin zuten: “Auto zahar baten jabea Bilboko zentrora garraio publikoz hurbildu ahal bada, zergatik ezin du gauza bera egin Iberdrola dorrera doan exekutibo batek?”.

Sukar Horiak autoaren erabileraren aurrean bestelako proposamenak egin zituen: garraio publikoa indartzea; autoei lekua kendu eta bizikletari eta oinezkoei eremuak handitzea; eta autoen sarbideak beharraren arabera murriztea, eta ez kotxe-gidariaren gaitasun ekonomikoaren arabera.

 

Zubietako Erraustegia "gelditzeko" eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera... (+)
Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu... (+)
Patronalari absentismoaren "iruzurra" aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k,... (+)
Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren... (+)
Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik,... (+)
gora