Alberjiniak ongi egiten dakiena da baratzezain ona

Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore bati saltzea erabaki duela, 3.000.000 eurotan.


2025eko apirilaren 01a
Ostia kolektiboak iazko apirilean eginiko elkarretaratzea, Arbonan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Futbol zelaia lekualdatzeko asmoa du Herriko Etxeak, eta horretarako "oraindik baliatu" daitekeen 40 hektareetako 18.200 metro karratuko laborantza lur sail batez jabetuko dela ere salatu du Bordak. Asteazkenean zabaldutako eta Naiz hedabideak argitaratu duen bideoan, aipatutako bi proiektuak "ilegalak" direla ohartarazi du Lurzaindiako kideak, baina halere Arbonako Herriko Etxea horiek egiten saiatuko dela.

2024ko irailaren 23an bildu zen herri kontseiluan zera erabaki zuten: Arbonako Herriko Etxeak egungo futbol zelaia dagoen 11.000 metro karratuko terrenoa saltzea Baionako EDIFIM promotoreari, 3.000.000 euroren truke. Horrez gain, lur sail horretatik ehun bat metrora promotere berak dituen 18.200 metro karratu laborantza lur saila Herriko Etxearen eskuetara pasatuko litzateke, 10.000 eurotan, bertara futbol zelaia lekualdatzeko.

Marie-Jose Mialocq auzapezak Mediabask hedabideari azaldu dio Bordak aipatu dituen laborantza lurrak APAJH elkartearenak direla, zeinak elbarritasun egoeran diren heldu eta gazteentzat lan egiten duen. Mialocqen arabera, oraingo kirol zelaiaren eremuan elbarritasun egoeran diren pertsonak artatzeko eraikinak altxatzeko asmoa du Arbonako Herriko Etxeak, baita etxebizitza sozialak ere. "Interes orokorreko proiektua" dela adierazi du Mialocqek, eta baieztatu du lur horiek ez direla gehiago laborantzarako erabiliko.

Aurrekari anitz dituen gatazka

Laborantza lurren inguruko gatazkak ez dira ezohikoak Arbonan eta Ipar Euskal Herrian: iazko apirilaren 15eko herri kontseiluan alokatzaile sozial bati lur bat saltzea erabaki zuen Herriko Etxeak. Gogor gaitzetsi zuen deliberamendua oposizioak eta Ostia kolektiboak, auzapezari "laborantza lurrak desagerraraztea" leporatuta. Bestalde, Peio Dufau EH Bai-ko diputatuak presio espekulatiboari aurre egiteko eta laborantza lurrak babesteko xedez idatzitako legearen alde egin zuen Frantziako Legebiltzarrak martxoaren 11n, 203 diputatuk alde eta hiruk aurka bozkatu ostean. Laborantza lurren salerosteen ardura duen SAFER izeneko egiturari ahalmen gehiago ematea lortu du legeak.

Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela
Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen,... (+)
Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu... (+)
Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia... (+)
Cotatuero mendateko eskaladarako iltzeak moztu dituzte bukardoa eta basoilarra naturara itzultzea aldarrikatzeko eta Ecologistas en Acción taldeak salatu du egileak eskuin muturrekoak direla
Ekintzaren erantzukizuna zazpi mendizalez osatutako talde batek hartu du, Jesús Vallés aktibista tartean. Ordesako Parke Nazionala (Aragoi) "abentura parke bat" bihurtu dela salatu du taldeak,... (+)
Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela... (+)
gora