Asteroko buletina
Landa ez da soilik lurra; lurrak, landareek eta animaliek osatutako zirkuitotik sortzen den energia iturri bat da

Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera 2019an. Enpresak 300 milioi dolar inguru eta kalte-ordain gehigarri bat eskatzen dizkio Greenpeaceri 900 milioi dolarreko ordaina ekar dezakeena, Le Mondek informatu duenez.  


2025eko otsailaren 25a

Gobernuz kanpoko erakunde ekologistak Energy Transfer Partners (ETP) enpresatik jasotzen duen bigarren salaketa da. 2019an epaiak ekologisten alde egin bazuen ere, ez da gauza bera espero kasu honetan. Aurtengo auzia Dakotako auzitegiak aztertuko du, eta El Diariok jaso duenez, salaketa Dakotan jartzea propio hartutako erabakia izan da: "Meatzaritza- eta petrolio-estatu bateko epaitegi txiki bat da, non epailea bozketa bidez aukeratzen baita, hau da, meatzaritzaren eta petrolioaren aldekoa da".

Oliobide bat baino gehiago da

Salaketak 2016ko ekainetik 2017ko otsaileraino iraun zuen kanpaldiaren kontra ezarri badira ere, Julen Ugartemendia Carcedok aldizkari honetan jaso zuen bezala, oliobidearen kasua urrunetik dator. 2008a frackingaren –lurpetik erregai fosilak ateratzeko haustura hidraulikoaren teknika– boom urtea izan zen. AEB munduko petrolio ekoizlerik handiena bihurtu zen, eta industriak metodo errazagoa behar zuen produktua petrolio-findegietara eta munduko merkatuetara eramateko. Horrela, 2014ean DAPL (Dakota Access Pipeline) proiektua proposatu zuen, petrolio gordina Ipar Dakotatik Illinoiseraino eta gero golkoko kostalderaino eramango zuena.

Proiektuak hala ere bertako herritarren interesak oinarritik astindu zituen: Mississippi eta Missouri ibaietan zein beren lur eta “eremu historiko eta sakratuetan” kalte larriak eragin zitzakeen oliobideak eraiki nahi zituzten. Sioux jatorrizko herriko kideek AEB osoko 300 triburen eta milaka ekintzaileren laguntza izan zuten oliobidearen eraikuntza gelditzen saiatzeko, baita Greenpeacena ere. Mobilizazioak eta kanpalekuak antolatu zituzten, haien gorputzak obra makinen aurrean jarri zituzten, DAPL proiektuari milioika euroko galerak eragin zizkioten eta protestek nazioarteko arreta piztu zuten. Horiei aurre egiteko proiektuaren atzean zeuden Enbridge eta ETP enpresek Tiger Swan bezalako mertzenario enpresak kontratatu zituzten.

Greenpeaceri eta beste aktibista batzuei auziaren inguruan ezarritako lehenengo salaketan "antolakunde kriminaltzat" edo "ekoterroristatzat" jo zituzten. 2019an epaileak ez zien zigorrik ezarri, hala jasotzen ditu El Diariok epailearen adierazpenak: "Zure sinesmenak partekatzen dituzten pertsonen artikuluak argitaratzeak ez du erakunde kriminalik sortzen". Bigarren salaketan aldiz, "indarrez sartzea, difamazioa, interferentzia ez-zilegia [bestearen negozioari kalte egitea], konspirazioa, indarrez sartzearen konplize izatea eta bidegabeko jabetzea" egotzi nahi dizkiete. Dakotako estatu epaileak hartuko du erabakia astelehenean hasiko den epaiketan oinarriturik.

Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua... (+)
Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.   (+)
Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du
2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta... (+)
Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako. (+)
2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.  (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora