Sabel hutsa, zorri toki, sabel betea simaurtegi

Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen dira. 


2025eko martxoaren 13a
Amasamendiko ingurunea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Proiektu eolikoaren jakinarazpena martxoaren 3an heldu zitzaion Amasa-Villabonako udalari. Horren bidez, haize sorgailuak Cluster Hernani proiektuaren barruan kokatzen direla jakin dute eta Premier ESPF IPAZ Haizea 2, S.L. enpresak eramango dituela aurrera. 

Enpresa haiekin harremanetan ez dela jarri salatu du udalak, eta energiaren konpetentzia berari ez badagokio ere, izapidetza gardentasunez egiten dela frogatzeko, jarraipena egingo duela jakinarazi du.

Halaber, herritarrekiko duten konpromisoa azaldu dute: "Amasa-Villabonako udal ordezkariok saiakera egingo dugu enpresarekin harremanetan jartzeko, gure herriaren interesak defendatzeko eta ingurumen baldintzen inguruko bermeak eskatzeko". 

"Jaurlaritzak zuzendu eta herritarren parte hartzea oinarri izan behar duen lurralde antolaketa baten beharra dugula", adierazpenei hurrengokoak ere batu zaizkie: "Energia berriztagarrien proiektuek lurraldearen energia beharrei erantzuteaz gain herritarren interesak kontuan hartu behar dituzte", udalak jakinarazi duenez. 

"Energia berriztagarriak, eta kasu honetan energia eolikoa, klima larrialdiari aurre egiteko beharrezkoa den energia trantsizioan, giltzarria dira. Horrela adierazi zuen Klima Aldaketaren Nazioarteko Panelak (IPCC), klima larrialdiari aurre egiteko nazioartean sortu den ekimen zientifiko nagusiak. Hau horrela izanik Jaurlaritzak zuzendu eta herritarren parte hartzea oinarri izan behar duen lurralde antolaketa baten beharra dugu, energia berriztagarrien zabalpen orekatu eta ordenatu bat egiteko. Energia berriztagarrien proiektuek lurraldearen energia beharrei erantzuteaz gain herritarren interesak kontuan hartu behar dituzte" adierazi du udalak. 

Azkenik, kanal ofizialen bidez udal gobernutik proiektuaren garapenaren berri "gardentasun osoz" emango dutela adierazi dute. 

Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren... (+)
Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik,... (+)
50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15... (+)
Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan 'Subflubiala Ez!'
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik... (+)
Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik... (+)
gora