Lurrak esan zion: emaidan eta emango dinat

Lurra defendatzen jarraitzeko konpromisoari eutsi diote Euskal Herriko dozenaka kolektibok

Euskal Herria Bizirik sareak Lurraren defentsa: larrialdi ekologikoa gainditzeko ezinbesteko borroka manifestua plazaratu du, 50 bat eragile eta kolektibok sinatu dutena. "Industrializazio berdea" salatu eta lurraren defentsaren alde borrokatzeko konpromisoa berretsi dute sinatzaileek. Bestalde, maiatzaren 23an Gasteizen egingo den Makroproiekturik ez! mobilizazioan parte hartzera dei egin du Euskal Herria Bizirik-ek.


2026ko apirilaren 27a
Besteak beste, AHTren eta proiektu eolikoen kontrako elkarteek sinatu dute manifestua.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Gizakiaren biziraupenerako ezinbestekoak ditugun ekosistemetan eragiten ari garen sakoneko aldaketak, gaur egun bizi dugun larrialdi ekologikora ekarri gaituzte", diote lurraren defentsan ari diren eragileek, Lurraren defentsa: larrialdi ekologikoa gainditzeko ezinbesteko borroka manifestuan. "Lur planetaren bederatzi muga biofisikoetatik zazpi jada zonalde segurutik kanpo daude eta alterazio biofisiko hauen jatorria, gizakiak inguru naturalarekin erlazionatzeko duen moduaren ondorioa da inolako zalantzarik gabe".

Nekazaritza industrial eta intentsiboak, esaterako, nitrogeno eta fosforoaren zikloaren alterazioa, desertifikazioa, biodibertsitatearen galera eta ur gezaren eskuragarritasunean arazo larriak eragin dituela diote sinatzaileek: "Berrikuntza teknikoekin eta kapitalismoak exijitzen duen hazkuntza ekonomiko etengabearen ondorioz, teknika inbaditzaileen erabilera areagotzen joan da, lurren produkzioa gero eta gehiago handitzeko edo, gutxienez, ez txikitzeko". Besteak beste, AHTren eta proiektu eolikoen kontrako elkarteek, Baserritarren Bilgunea, Biolur, Eguzki, EHKOlektiboa, Ekologistak Martxan, Guggenheim Urdaibai Stop, Interkonexio Elektrikorik Ez eta Sustrai Erakuntza taldeek sinatu dute manifestua.

Elkarteok gaineratu dute larrialdi egoera honetara nola iritsi garen aztertzerako orduan, ezinbestekoa dela gizakiak bere inguru naturalarekin duen harremana irauli duten bi fenomeno edo egiteko modu nagusietan arreta berezia jartzea: "Hau da, hazkuntza ekonomiko etengabea eta erregai fosilen erabilera masiboa. Gizakiak ekoitzitako aberastasunaren metaketa geroz eta handiagoa geroz eta esku gutxiagoetan metatzea ahalbidetzen duen eredu ekonomikoa da hau, kapitalismoa. Eredu honek horren denbora laburrean eragin duen hondamendi ekologikoa ez dago ulertzerik erregai fosilen neurrigabeko erabilerarik gabe".

Gaur egungo ekoizpen eta kontsumo mailari eusteko ezinbestekoak dira erregai fosilak, sinatzaileek diotenez: "Argi izan behar dugu larrialdi ekologikoa gainditzeko ez dela nahikoa egungo gizartea sostengatzen duen matrize energetikoa aldatzea. Ez da nahikoa eta ez da posible gainera, gaur egungo ekoizpen eta kontsumoa zalantzan jartzen ez diren bitartean".

"Irabazi kapitalista lehenetsi dute"

Eragileon hitzetan, klima larrialdia ondorio katastrofikoak eragiten ari da mundu mailako biztanleriaren zati esanguratsu batean: "Egoera larri honen aurrean elite politiko-ekonomikoak egin duen apustua argia da, irabazi kapitalista lehenetsi du mundu mailako ongizatea alde batera utzita. Klima larrialdiaren urgentzia bereganatzen saiatu dira Green New Deal moduko esloganekin industrializazio 'berde' bat aurrera eramateko beharrari azpimarra eginez. Horrela, larrialdi ekologikoa klima larrialdira mugatu dute, bake soziala lortu eta merkatu-nitxo bat aktibatzeko asmoz".

Logika horren baitan kokatu dituzte hainbat makroproiektu, tartean  biometanizazio plantak, datu zentroak, AHT, Petronorren elektrolizatzailea, Olaztiko erraustegia eta Gatikako interkonexio elektrikoa. "Denek irabazi ekonomikoaren logika dute lehentasun, ez ongizate soziala. Europako Ingurumen Agentziak dioenez, 2012 eta 2018 urteen artean, 400 km karratu artifizializatu ziren urteko eta bilioi bat tona lur galdu ziren erosioaren ondorioz".

"Lurraren defentsaren aldeko borroka, natura defendatzeko borroka da azken finean, eta gaur egungo testuinguruan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu", diote. "Gaur egungo eredu ekonomikoari alternatiba erreal bat emateko gai ez garen bitartean, instituzio eta enpresarien aldetik ingurune naturalari egin nahi dioten suntsiketari aurre egitea ezinbesteko zeregina dela uste dugu".

Mobilizazioa Gasteizen

Euskal Herria Bizirik-ek herritarrei dei egin die datorren maiatzaren 23an Gasteizen egingo den Makroproiekturik ez! mobilizazioan parte hartzera. "Protestaren helburua da lurraren defentsa aldarrikatzea egungo eredu ekonomikoaren aurrean, eta erakundeek zein korporazio handiek bultzatutako ingurune naturalen eta landa-eremuaren suntsiketa gelditzea", azaldu du plataformak.

78 eskola-inguruneren nitrogeno dioxido maila aztertu dute, eta %96an "osasunerako kaltegarria den airea arnasten da"
2026-04-16 | Jon Torner Zabala
Ekologistak Martxan-ek neurketak egin ditu eskola-inguruneetako nitrogeno dioxidoaren (NO2) gainean, tartean Barakaldon, Bilbon, Donostian, Erandion, Errenterian, Oiartzunen eta Gasteizen. Aztertutako 78 inguruneetatik hiruk baino ez dituzte... (+)
Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
Europako lurren %70 pestizidek kutsaturik daude, 'Nature'-k plazaratutako ikerlanaren arabera
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Orotara 26 herrialdetako ekosistemetan (baso, larre eta laborantza-lurretan) egindako 370 azterketaren emaitzak plazaratu ditu Nature aldizkariak. (+)
Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.... (+)
A63 autobidea eta Baionako portua blokeatu dituzte, Araban blokeo bat Ertzaintzak eragotzi du
2026-01-12 | Jon Torner Zabala
A63 autobidearen lau eguneko blokeoa amaitutzat eman du A63ko ultrak taldeak, baina Ipar Euskal Herriko laborariek ez dituzte protestak eten. Astelehen goizean Baionako portua blokeatu... (+)
gora