Lemoizko zentral zaharrean aurreikusitako arrain-haztegiaren aurka egin du Ekologistak Martxanek

Ekologistak Martxanek salatu du Eusko Jaurlaritzak Lemoizko zentral nuklear zaharrean "makropiszifaktoria" bat eraikitzeko asmoa duela, Basordas kalaren eta inguruko ekosistemen berreskurapena lehenetsi beharrean. Talde ekologistaren arabera, proiektua ez da inguruko herritakaz, gizarte-mugimenduakaz edo ekologistakaz kontrastatu, eta orain arte eskuragarri dagoen informazio bakarra hedabideetan argitaratutakoa dela kritikatu du.


2026ko uztailaren 03a
Urtean 3.000 tona lenguadu ekoizteko gai izango den haztegia eraiki gura dute zentral nuklear zaharrean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekologistak Martxanen esanetan, akuikultura intentsiboko egitasmoak "mehatxu larria" ekar diezaioke inguruko itsas ekosistemari. Izan ere, proiektuak urtean 3.000 tona mihi-arrain haztea aurreikusten duela ohartarazi dute, eta halako jarduerek elikagai-kopuru handiak eta produktu kimikoak erabiltzea ekar dezaketela nabarmendu dute, tartean antibiotikoak, algizidak, desinfektatzaileak eta intsektizidak.

Taldeak beste kezka bat ere plazaratu du: ekoizpena eta garraioa bermatzeko beharrezkoa izango litzatekeen kamioi-kopurua. Ekologistak Martxanen arabera, horrek ibilgailu astunen trafikoa nabarmen handitu dezake Lemoizko zentralerako errepidean, airearen kutsadura areagotuz. Era berean, zalantzan jarri dute egungo bideak —noranzko bakoitzeko errei bakarra duena— horrelako jarduerarako gaitasunik duen, eta beldur dira errepidea zabaltzeko obrek ingurune naturalean kalte gehiago eragin ditzaketen.

Horren aurrean, talde ekologistak eskatu du ez dadila euro publiko gehiago bideratu zentral nuklear zaharraren berrerabilpen-proiektu horretara. Gogorarazi dutenez, dagoeneko 2,5 milioi euro inbertitu dira dikearen konponketan, eta, haien iritziz, erakundeek beste norabide bat hartu beharko lukete: zentralaren eta haren azpiegitura osagarrien desegitea planifikatzea.

Ekologistak Martxanek Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die Basordas kala eta zentralaren ingurune osoa benetan berreskuratzeko eta birnaturalizatzeko proiektua idazteko. Horretarako, espezie inbaditzaileak —bereziki panpa-belarra— eta eukalipto-sailak ordezkatzea beharrezkotzat jo dute. Gainera, proiektu horren kostua Iberdrolak bere gain hartzea galdegin dute, enpresak Lemoizko zentralaren eraikuntzatik eta ondorengo kalte-ordainetatik etekina atera zuela argudiatuta.

Subflubiala EZ! plataformak ehunka herritar atera ditu kalera Aldundiaren proiektuaren aurkako mobilizazio berri batean
Ehunka pertsona bildu ziren zapatuan, apirilak 25, Itzubaltzeta/Romoko kaleetan, itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuak ekarriko lituzkeen ondorio ekologiko eta sozialak salatzeko. Mobilizazioaren helburu nagusia Bizkaiko Foru... (+)
Subflubiala Ez! plataformak mobilizazioa deitu du zapatu honetarako
Subflubiala Ez! plataformak herritarrak mobilizatzera deitu ditu zapatu honetan, apirilaren 25ean, Getxoko Areetako plazatik 18:00etan abiatuko den manifestazioan parte har dezaten. Kolektiboak itsasadarreko azpiko tunelaren... (+)
Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?
1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa,... (+)
Amets Ladislao, EHNE Bizkaia: "Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu"
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak... (+)
Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte. (+)
gora