Martxoaren hasiera, zaharraren piztuera.

Venezuelan egoera muturrera iristen ari dela ohartarazi du NBEk

Lurrikaren ondoren, janari eta baliabide eskasia dago, osasun zerbitzuak eta ospitaleak gainezka daude eta milaka hiritar lekualdatu behar izan dira eta asko kalean geratu dira. Nazioarteko erakundeek azaldu dute egoerak gaixotasunen izurritea ahalbidetzen duela, hala nola malariarena eta elgorriarena.


2026ko uztailaren 01a
Bi lurrikaren ondotik, Venezuelako egoera muturrekoa izatetik gertu dago.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Venezuelako bi lurrikarek eragindako hondamendia geroz eta latzagoa da. Hala ohartarazi dute nazioarteko erakundeek asteartean Genevan (Suitzan) egindako prentsaurrekoan. OME Osasunaren Mundu Erakundeak kezka azaleratu du herrialdeko osasun egoera dela eta: zauritu asko, eta elikagai eta baliabide eskasia daude. Bestetik, UNHCR Iheslarientzako NBEren Agentziak nabarmendu du milaka direla etxerik gabe geratu eta lekualdatu behar izan diren hiritarrak. Gaineratu du familiengandik bananduta dauden adin txikikoak daudela.

Azken datuen arabera, gutxienez 1.943 pertsona hil dira eta 10.571 zauritu daude Venezuelan ekainaren 24ko lurrikarengatik, eta NBEk jakinarazi du 50.000 desagertu inguru daudela. Herrialdean "tentsioa areagotzen" ari da OMEren eta UNHCRren arabera, batez ere La Guaira estatuan eta inguruko eremuetan, baliabide faltagatik. 

Naiz-ek jaso duenez, OMEk azaldu du osasun zerbitzuak "muturreko presiopean" daudela, zenbait kasutan instalazioen baliabideen gainetik ari dira jarduten. Lurrikarak gertatu eta hiru egunetara, ekainaren 27an, OMEk Caracas, La Guaira, Miranda eta Falcón hirietako 21 ospitaleren egoera aztertu zuen. Horietatik hiru muturreko egoeran daude, seik egiturazko arazoak dituzte edo partzialki funtzionatzen dute eta gainontzekoek galera garrantzitsuak dituzte. 

Ospitaleak gainezka egoteak bete-betean eragiten du zaurituen eta kaltetuen osasunean. Besteak beste, langileak muturreko presiopean dabiltza lanean eta ebakuntzak egiteko itxaron-zerrenda luzea da. "Gabezia nagusietako bat zerbitzu-forentseen eta gorputegien kolapsoa da, baita eskasia ere biktimak erregistratzeko eta desagertutako pertsonak aurkitzeko sistematan", esan du Christian Lindmeier OMEko ordezkariak. 

Izurriteen arriskua

Une honetan Venezuela izurriteak garatzeko eszenatokia da. OMEk azaldu duenez, osasun zerbitzuen galerek, uraren eskasiak eta hiritarren lekualdetzeek eragin ditzakete, adibidez, elgorria edo difteria gaixotasunak. Era berean, uretik eta bektoreetatik kutsatzen diren gaixotasunen izurriteak ere sor daitezke, hala nola sukar horia, dengea eta malaria.

Etxerik gabe eta kalean

Genevan emandako prentsaurrekoan Iheslarientzako NBEren Agentziak azpimarratu du suntsitutako eremuen egoera "azkar batean okertu" dela, eta "behar-humanitarioen eta babes-beharren gorakada izugarria" dela. Gutxienez 16.000 pertsona daude kaltetuta, eta horietako asko etxerik gabe geratu dira. 

UNHCRk adierazi du, La Guairako egoera aztertu ondoren, aztertutako pertsonen erdia bizilagunen edo familien etxeetan dagoela, eta beste %39 kalean eta espazio publikoan, eliza, eskola edo behin-behineko instalazioetan. Azken horiek, erakundearen hitzetan, ez dituzte betetzen "gutxieneko babes, pribatutasun edo higiene baldintzak". 

Asko dira, gainera, gurasorik gabe dauden haurrak. Inkestatuen %17k jakinarazi du antzeman duela laguntzarik gabe edo familiatik bananduta dauden adin txikikorik. UNHCRk kanpaina bat abiatu du haurrak identifikatzeko eta familiak bilatzeko, haurtzaroa babestu eta familien banaketa ekiditeko.  

 

Labrazako makrozentral eolikoaren obrak oztopatu dituzte ekintzaile ekologistek
2026-08-17 | Goiatz Iza Erkis
Bi ekologista porlanezko bidoi batera kateatu dira eta Genevilla herriko (Lizarrako merindadea, Nafarroa) errepidea moztu dute ia lau orduz. Hala makrozentral eolikora bidean zen kamioia gelditu... (+)
Lurrikara Kolonbian: gutxienez 265 pertsona hil dira eta 496 desagertu daude
2026-08-13 | Goiatz Iza Erkis
Kolonbiako astelehen goizaldean jazo da. Herrialdeko mendebaldean izan da ezbeharra, Pereira eta Cali hiriak dira kaltetuenak. De la Espriella presidenteak larrialdi egoera ezarri du eta... (+)
Ur kontsumoa murriztu dute Ipar Euskal Herri osoan eta Bizkaiko bi eskualdetan
2026-07-30 | Goiatz Iza Erkis
Lehorteen eta ur eskasiaren ondorioz,  Ipar Euskal Herrian eta Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan neurriak hartu behar izan dituzte ur kontsumoa murriztuta. Debekatu egin dituzte,... (+)
Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die greba orokorra antolatu zuten sindikatuei
2026-07-17 | Goiatz Iza Erkis
ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek prentsaurrekoa egin dute salatzeko udalak isuna jarri diela, herritarrei grebaren berri kartel eta pankarten bidez ematean "arau hauste larria"... (+)
Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik
2026-07-07 | Goiatz Iza Erkis
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du.... (+)
gora