Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du.

Eskoletako Urmaelen Sarea 33 ikastetxe eta hiru campusetara zabaldu da eta erronka berriak ditu helburu

Gero eta gehiago dira ikastetxean bertan putzua sortzera animatzen direnak, eskolan ingurumena eta bioaniztasuna lantzeko helburuz. Dagoeneko 33 ikastetxe eta hiru campus daude Urmaelen Sarean, eta urmael horietan egin daitezkeen jardueretan sakontzea da orain xedea: UrmaEltxo proiektua egin dute aurten, eta erronka berria dute hurrengo ikasturterako.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2023ko maiatzaren 26a
\"Sarea asko handitu da, eta gainera Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilerreraino doazen ikastetxeak ditugu\". Argazkia: Dani Blanco/ARGIA CC-By-SA
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2020an aurkeztu zuten Eskoletako Urmaelen Sarea. Zepadiko putzuak izan ziren sorturiko lehenak, Ereñotzu Hernaniko auzoko Txirrita Eskolako hezkuntza komunitateak. Ikasleekin espezieak, bioaniztasuna, ingurumena… lantzeko erreminta didaktiko aproposa direla jabetuta, 33 ikastetxe (31 EAEkoak eta bi Nafarroakoak) eta EHUko hiru campus batu dira urteotan sarera. Erreportaje honetan kontatu genuen moduan, ikasgelako teoriatik praktikara salto egiteko laborategi natural ezin hobea dira batetik, eta hezeguneak berreskuratzeko ekintza aberasgarria dira bestetik.

Sareko kideek Topaketak egin berri dituzte, eta batzuen eta besteen esperientziak partekatzeaz gain, aurten egindako UrmaEltxo proiektua izan dute mintzagai. Neiker-ek eltxoen laginketa zientifikoa egiteko protokoloa prestatu zuen, eta hainbat ikastetxek protokoloa baliatu dute, eskolako putzuan zenbat eltxo dauden eta eltxoak metamorfosiaren zein fasetan dauden aztertzeko, besteak beste. Metamorfosia ikusteko gailua izan dute gainera ikastetxeek: eklosionadorea. Larba eklosionadorean sartu eta metamorfosia nola egiten duen ikus daiteke. Gero, Neikerrera eltxoa bidali eta bueltan jaso dute zein espezietako eltxoa den, eltxoen Euskal Herriko mapa egiteko baliagarri. Sare trofikoan eltxoek duten rola eta beste ere landu dute ikastetxe hauetan.

Testuinguru berri bat dugu Euskal Herrian, urmaelak dituzten ikastetxe ugari ditugu, eta horrek ikerketarako eta proba pilotuak egiteko aukera handiak ematen ditu

Hurrengo urtera begira, beste erronka bat ere badute eskuartean: Aranzadik lortutako dirulaguntza baten zatia bideratuko du urmaeletan laginketa behar bezala egiteko materiala ikastetxeetan banatzera. Material horrekin, urmaeletako bioaniztasuna aztertu ahalko dute egitasmora batzen diren sareko ikastetxeetan, horretarako landuko diren protokoloen bidez. Batzuek eta besteek bildutako datuak ikerketa baterako ere erabiliko dira.

“Sarea asko handitu da, eta gainera Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilerreraino doazen ikastetxeak ditugu; bere erritmoan jarraituko du sareak handitzen, baina guk orain taldea egonkortzen jarri nahi ditugu indarrak, jarduera, proiektu eta metodologiak proposatzen, putzuen lanketan sakontzen jarraitzeko”, azaldu digu Iñaki Sanz-Azkuek. Urmaelen Sareko sortzaileetako bat eta Ingurugelako kide da bera.

Sarearen hedadurak ate berriak ireki dituela ere kontatu digu Sanz-Azkuek: testuinguru berri bat dugu Euskal Herrian, urmaelak dituzten ikastetxe ugari ditugu, eta horrek ikerketarako eta proba pilotuak egiteko aukera handiak ematen ditu. Ildo honetan, gakoetako bat da EHU sarera batu izana.

Sukalde propiotik, kanpoko catering sistemara pasarazi dituztela salatu du Leioako institutuak
Ikastetxean bertan sukaldea duen institutu publiko bakarretakoa da Leioako (Bizkaia) Jose Miguel Barandiaran. Eraikin berrira aldatu behar dira datorren ikasturtean, eta sukaldea mantentzea eskatu dute,... (+)
Ikasgela beroegien kontrako Jaurlaritzaren plana hobetzeko bi gomendio
Ikastetxeak "errealitate klimatiko berrira egokitzeko" Eusko Jaurlaritzak iragarri duen plana egokia da, baina tenperatura igoerak saihesteko eta aireztatzea eraginkorragoa izateko neurri gakoa falta da. Hala... (+)
0-3 eta Hezkuntza Berezia, beroari aurre egiteko egokitze lanetan lehenak Nafarroan
Bero handiari aurre egiteko prestatzen hasiak dira gero eta azpiegitura gehiago, eta hezkuntzaren kasuan, ikastetxeak klimatizatzeko eta babesleku klimatikoen sarea osatzeko plangintza aurkeztu du Nafarroako... (+)
Subflubialaren obrek Artaza-Romo institutuan izango lituzketen "ondorio larriengatik" proiektua bertan behera uzteko eskatu dute
"Oso lausoa eta iluna izaten ari da informazio guztia Hezkuntza Sailaren aldetik", kontatu dio ARGIAri institutuko irakasle taldeak. Lamiakoko Subflubialaren obrak irailean hastea aurreikusten da,... (+)
Jaurlaritzak aitzindaritzat aurkezturiko Basauriko eskola-sukalde ereduak ez ditu herriko guraso elkarteak asebete
Ikastetxean bertan eraikitako sukalde propioak eta zonaldeko sukaldea uztartuko ditu Basaurin Jaurlaritzak aurkeztu duen eskola-sukalde ereduak, bakarra EAEn. Bertako guraso elkarteak, ordea, kezkatuta daude: elikagaiak... (+)
gora