Terralak jaten du jela.

Sutea izan da larunbatean Zubietako erraustegian

Larunbat arratsaldean ke zutabe handia bistaratu zen Zubietako erraustegian. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak garrantzi handirik eman ez dion arren, gertakariak hainbat herritar eta eragileren kezka eta haserrea eragin ditu.


2025eko urriaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Larunbat arratsaldean, urriaren 11n, ke zutabe handia ikus zitekeen Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik gora. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera “sute hasiera txiki bat izan zen Gipuzkoako Ingurumen Gunearen (GIG-1) lehen faseko tamaina handiko hondakinak birrintzeko hobian”. Lurraldeko mankomunitate batetik iritsitako “material sukoiaren deskarga” batean identifikatu du jatorria. Sutea berehala itzali zuten plantako langilek eta ez da kalte pertsonal edo materialik izan, GHK-k adierazi duenez.

Kontsortzioak lasaitasuna transmititu nahi izan badu ere, herritarrek segituan adierazi dute ardura eta ezinegona gertatutakoaren inguruan. Horietako bat, Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea izan da. Kezka eta haserrea adierazteaz gain, erraustegiaren inguruko informazio argia eta gardena exijitu du sare sozialetan. Beste hainbat herritar eta eragilek ere gertakaria salatu dute, hala nola, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOSek edo Eguzki Euskal Herriko talde ekologistak. Herritarrek plazaratutako bideoetan ikusten da “berehala amatatu duten” suteak arratsaldeko 15:30etatik iluntzeko 19:00etara iraun zuela.

Astelehen honetan Euskadi Irratiko Faktoria saioan José Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi eta Jasangarritasun diputatuari elkarrizketa egin diote, baina ez diote gaiaren inguruan galdetu.

Etsipena klimaren goi bileraren atarian: Lulak petrolioa ustiatzea erabaki du Amazonas ibai-aho inguruan
Datorren asteko COP30 klimaren goi bileraren atarian, Lularen gobernuak Amazonas ibai-ahotik gertu petrolioa ustiatzeko baimena eman dio Petrobasi. Horrek, klimaren aldeko diskurtsoarekin talka egin eta... (+)
Bergarako Zezenak ganadutegia 90 abelburu hiltzera behartua, tuberkulosi kasu batengatik
Europako araudiari jarraituta hil beharko ditu abelburu guztiak. Adierazi dute ez dela “bidezkoa”, eta “urteetako lana galtzea” deitoratu dute.  (+)
Iragan astean bi langile hil ziren lan istripuetan, 2025ean dagoeneko 56 dira hildakoak
LAB sindikatuak jakinarazi du bi langile zendu zirela iragan astean lan istripuetan, Maulen eta Muxikan. 2025ean lanean hil diren 56 langileetatik hamabost garraiolariak ziren. (+)
Subflubiala EZ! plataformak manifestaziora deitu du urriak 18an Bilbon
Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea aldarrikatu du herri plataformak. Bizkaiko herritar guztiei dei egiten diete datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, Bilboko... (+)
Egunero 600 futbol zelaiko natura-azalera hormigoi bihurtzen dute Europan
2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera,... (+)
gora