Abenduan elurra altzairuz, urtarrilean burdinez, otsailean zurez, martxoan lurrez, apirilean urez

Gaur geure eguna baita

Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko egunak, ezinbestean, gureaz idaztera nakar. 

Josebe Blanco Alvarez
Josebe Blanco Alvarez

Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburuaren egilea


2025eko urriaren 15a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Efemeride diskretua gaurkoa, ez da bazterretan aldarrikatzen. Alde ederra ateratzen digute San Ixidrok edota San Tomasek, baita San Andresek ere. Santa Ageda eta Santa Lutzi oso atzetik gatoz, erratzari eusten dion gurdian.

Gizonak denean gailentzen dira, baita baserriarekin lotutako efemeride eta ospakizunetan ere. Emakumeon existentzia aldarrikatzen dituztenak hiriko klabeetan diseinatzen dira, eta horiek hartzen dituzte plazak. Azkenerako, gu ez gaude ez batean ez bestean. Eta ez da izango ez garelako.

Gaur dugu gure izaeraren efemeride diskretua. Geurea. Landa eremuko eta baserritar emakumeon nazioarteko eguna. Iparraldeko zein hegoaldeko, mendebaldar zein ekialdetar. Hurbilak zein urrunak. Kolorez kolore, hizkuntzaz hizkuntza. Denok lurrarekin eta animaliekin txirikordan, bizitzari eusten diogulako. 

Gaur, mundua bizitzaz, modu erradikalean, betetzen dugunon eguna.

Lehenaldia etorkizunean gorpuzten dugunon eguna.

Etorkizuna orainaldira ekartzen dugunon eguna.

Elikaduraz arduratzen garenon eguna.

Gaur, ongi merezia lukete, bada, Palestinako emakume nekazari eta abeltzainek gure greba orokorra.

Sustraietatik oihu egingo lukeen greba orokorra litzateke geurea.

Gaur geure eguna baita. 

Zuek jakin ez arren.

Suteak
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek... (+)
Mingain urdina
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko... (+)
Kanpaina bukaerako ariketa
Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek... (+)
Ekotalibanak
Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren... (+)
Mallorca
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen... (+)
gora