Maiatz iluna eta bagil argia, urte guztiko ogia

Eneritz-Utergako parke eolikoa ez da bideragarria ingurumenaren ikuspegitik

Hori da Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen zuzendaritzak erabaki berri duena. Erreniegako eta Izarbeibarreko mendietan kokatuta, Italiako Enel Green Power multinazionalak 34 megawatteko sei aerosorgailu jarri nahi zituen.


2023ko uztailaren 14a
Erreniegako parke eolikoa. (Argazkia: Dani Blanco / CC BY-SA)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Biodibertsitateko Zerbitzuak hainbat argudio eman ditu proiektuari ateak ixteko: batetik, uste du inguruan babestu beharreko hegaztiak daudela eta haize-errotak mehatxua direla haien bizitzarako. Bestetik, eremuak dagoeneko gisa horretako egitura ugari duela. Horrez gain, inguruari paisaiaren eta balio ekologikoaren ikuspegitik parkeak eragingo liokeen kaltea ere aipatzen da. Eta, azkenik, azpimarratzen da azken boladan ureztatze eremuek, eta beraz nekazaritzak, inguruetan hartu duten garrantzia.

Ingurumen azterketa horrez gain, Industria saileko Energia Azpiegituren Atalak ere proiektuaren ebaluazio tekniko negatiboa egin du. Guztiaren ondorioz, Uxue Itoiz Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiak Inel-ek egindako eskaeraren aurkako ebazpena argitaratu berri du Nafarroako Aldizkari Ofizialak.

Sustrai-Erakuntza ingurumen elkartearen alegazioetakoak izan dira kontuan hartu direnetakoak. Elkartearen ustez, proiektu eoliko hau, azken finean, La Calera parke eolikoaren zabalkunde bat zen. Paisaiari eragindako kalteak ere aipatzen zituen eta, foru gobernuaren txostenak ebazten duenez, aerosorgailuak modu nabarmenean ikusi ahal izango dira Gares, Uterga, Legarda, Muruzabal, Artaxoa eta Mendigorriatik. Mendietan jarri nahi ziren sei haize-errota erraldoien altura 200 metrokoa zen.

Azken finean, lurralde hauetan garrantzi handia duen Donejakue Bideari eragingo lioke parkeak, baita beste tokiko turismo gune ugariri ere. Alegazioetan, halaber, aipatzen zen ez dela kalkulatu parkeak ikuspegi ekonomikotik eremuan izan zezakeen eragin ekonomikoa. Argudio horiek ere kontuan hartu ditu Industriaren ebazpenak.

 

Lizarrako alkateak gezurra esan zuen osoko bilkuran Ceutako bilkurara joan ahal izateko
Joan den asteazkenean FEMP Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak Ceutarekiko elkartasunez bilkura deitu zuen 20:00etarako. Lizarrako udaletxean osoko bilkura egiten ari ziren, baina UPNko taldeak... (+)
30etik gora udalerriri eragingo die hidrogeno zuriaren bilaketa lanek
Joan den ekainaren 5ean Espainiako Aldizkari Ofizialak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aralar 1 proiektuan Mantle8 Iberia SL enpresari baimena eman zion Euskal... (+)
Hidrogeno naturala bilatuko dute Euskal Herriko mendietan: lau pista garrantzitsu
Uda honetan Gipuzkoako eta Arabako ekialdean, eta Nafarroako Iparraldean hidrogeno zuria edo naturala bilatzeko baimenak eman ditu Espainiako Trantsizio Energetikorako Ministerioak. Mantle8 enpresa frantziarrak egingo... (+)
Landare: 34 urte elikadura ekologikoa arrakastaz ereiten
Iruñeko Arrotxapea auzoan eta Atarrabian (Nafarroa) ditu bere dendak Landarek, produktu ekologikoen kontsumitzaile elkarteak. 3.500 bat bazkide, helburu nagusi batekin: ekologikoan kontsumitzea, gertuko ekoizleekin, eta... (+)
Danoneren eta Nestléren umeentzako jaki ontziak milaka mikropastikoz kutsatuta daude, Greenpeacek egindako ikerketaren arabera
Greenpeacek aste honetan eman du bere ikerketaren berri, eta bertan zehazten denez, plastikotan bildutako haurtxoentzako elikagai horiek polimero sintetikoen sarbide handia dira. Horietako errazio elikagai... (+)
gora