Asteroko buletina
Baratzezaintza da ikasi, ikasi eta ikasi. Hori da ondo pasatzea. Beti ikasten ari zara

Agroindustriaren aurrean elikadura burujabetzaren aldeko aldarria Gasteizko auzoetan

Erosketa saskiaren garestitzea eta horretaz etekinak ateratzen dituen eredu agroindustriala salatzeko hamarnaka auzokide bildu dira larunbatean Judimendin (Gasteiz), Somos lo que nos dejan comer: agroindustriaren aurrean auzoak burujabetza jardunaldian. Egun osoko egitaraua antolatu du Batuta Judimendiko Elkartasun Sareak, elikaduraz kolektiboki hausnartu, Arabako produktuekin egindako otorduaz disfrutatu, elkar ezagutu eta sareak ehuntzeko.


2023ko maiatzaren 15a
Auzo bazkaria larunbatean Jubimendin. Argazkia: Batuta Judimendiko Elkartasun Sarea.

Jardunaldietan, batetik, salatu dute erosketa saskiaren garestitzearen atzean enpresa handien eredu agroindustrial kapitalista dagoela, oinarrizkoa den ondasun batekin ahalik eta etekin handienak lortzea duena helburu. Bestetik, egoeraren aurrean eredu alternatiboak eskaintzen dituzten egitasmoak ezagutarazi dituzte.

Antolatzaileek positiboki baloratu dute eguna: "Judimendik argi adierazi du isolatuta eta bananduta nahi gaituen sistema baten aurrean auzokideok batuta erantzungo dugula".

Era berean, azpimarratu dute erosketa saskiaren garestitzea "arazo kolektiboa eta egiturazkoa" dela, eta "komunitatea indartu eta alternatiba kolektiboak eraikitzeko aletxo bat" jarri dutela, elikagaien eredu agroindustrialaren aurrean.

Egun osoko egitaraua

Mahai inguru batekin eman diote hasiera egunari. Bioalai, Bionekazaritza, Herrizoma eta Aguraingo ekonomatuko kideei esker, agroindustriaren aurrean alternatibak eskaintzen dituzten proiektu eta esperientzia ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte. "Argi erakutsi digute alternatibak egon badaudela", adierazi dute antolatzaileek.

Hamaiketako baten ondoren, Landa eta auzoa hurbilduz izeneko tertulia eskaini dute Arabako nekazari gazte batek eta Sarainenea basoko kide batek. Nekazari txikiek ezartzen dizkieten oztopoez eta modu agroekologikoan ekoizteko dauden zailtasunez aritu dira.

Arabako elikagaiekin egindako bazkaria gozatu dute eguerdian, eta bazkalostean bingo musikatua egin dute. Ondoren, Ya llegó la revolución hormonal (Heldu da iraultza hormonala) antzerkia eskaini du Betina Campoalegrek.

Egunari amaiera emateko, kalejira salatzailea egin dute, enpresa handi eta supermerkatuen papera salatzeko. "Haiek kontrolatzen dute elikaduraren merkatua, bai ekoizpena eta baita salmenta ere, ekoizleak eta auzoko denda txikiek haien alboan zaila dutelarik bizirautea", salatu du Batutak.

Bilkura klimatikoa "negozio berdea" dela salatu dute Munduko Bankuaren aurkako protestetan
Asteartean hasi eta ostegunean amaituko den Munduko Bankuak Barakaldoko BECen egiten ari den Innovate4climate bilkura klimatikoaren aurkako manifestazioa egin dute asteazkenean. Ostegunerako Yayo Herrero militante... (+)
Ehun ekintzailek Europako hegazkin pribatuen azoka handiena blokeatu dute
Greenpeace, Stay Grounded, Extinction Rebellion eta Scientist Rebellion talde ekologisten ehun aktibista inguruk Europako jet pribatuen azokarik handiena blokeatu dute astearte goizean, Greenpeacek jakitera eman... (+)
Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute
Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile... (+)
Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu... (+)
Larunbatean etengo dituzte Alemaniako azken hiru zentral nuklearrak
Alemaniako zentral nuklear guztien jarduna 2022 urtea bukatu baino lehen etetea zen Alemaniako Gobernuaren asmoa. Baina Ukrainako Gerraren eta Errusiatik iritsitako gasaren murrizketen ondorioz, epemuga hori... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora