Bizitzaren saioen eta pasioen artean, zein ederra den baratzea.
Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.
Elkarretaratzea teknikariek deklarazioa egin bitartean egingo dute, goizeko 09:45etan, Langileak, osasuna, erantzukizunak. Joaquín eta Alberto gogoan lelopean. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak bertaratzera deitu dituzte herritarrak.
Teknikarien deklarazioa lehen urratsa izatea espero dute bi eragileek, Eusko Jaurlaritzaren eta zabortegiaren gaineko "kontrol faltaren" ardurak zehazteko. Salatu dute hiru urte baino gehiago igaro behar izan direla Eusko Jaurlaritzako norbait epaitegira deklaratzera deitua izateko: "Harrigarria egiten zaigu hiru urte baino gehiagoan zabortegia kontrolatu behar zuen erakundeko inor ez pasatu izana epaitegitik".
Asteartean hasi eta ostegunean amaituko den Munduko Bankuak Barakaldoko BECen egiten ari den Innovate4climate bilkura klimatikoaren aurkako manifestazioa egin dute asteazkenean. Ostegunerako Yayo Herrero militante... (+)
Greenpeace, Stay Grounded, Extinction Rebellion eta Scientist Rebellion talde ekologisten ehun aktibista inguruk Europako jet pribatuen azokarik handiena blokeatu dute astearte goizean, Greenpeacek jakitera eman... (+)
Erosketa saskiaren garestitzea eta horretaz etekinak ateratzen dituen eredu agroindustriala salatzeko hamarnaka auzokide bildu dira larunbatean Judimendin (Gasteiz), Somos lo que nos dejan comer: agroindustriaren... (+)
Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile... (+)
Alemaniako zentral nuklear guztien jarduna 2022 urtea bukatu baino lehen etetea zen Alemaniako Gobernuaren asmoa. Baina Ukrainako Gerraren eta Errusiatik iritsitako gasaren murrizketen ondorioz, epemuga hori... (+)
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.