Asteroko buletina
Inon bizitzea, baratze bat lantzea da.

Larunbatean etengo dituzte Alemaniako azken hiru zentral nuklearrak

Alemaniako zentral nuklear guztien jarduna 2022 urtea bukatu baino lehen etetea zen Alemaniako Gobernuaren asmoa. Baina Ukrainako Gerraren eta Errusiatik iritsitako gasaren murrizketen ondorioz, epemuga hori lau hilabetez luzatzearen alde bozkatu zuen parlamentuko gehiengoak. Orain, energia berriztagarrien alde egingo dutela diote.


2023ko apirilaren 14a
Emsland zentral nuklearra Lingenen, Alemaniako mendebaldean.

Alemaniako Gobernuak martxan diren azken hiru zentral nuklearrak –Isar 2, Neckarwestheim 2 eta Emsland– larunbatean deskonektatuko dituela iragarri du. Alemaniak 2002an hartu zuen energia nuklearretik aldentzeko erabakia, 2011n Angela Merkelek azkartu zuen prozesu hori, Fukushimako hondamendiaren ondoren.

Euronewsek jakitera eman duenez, oposizioak eta herrialdea gobernatzen duen aliantzako kide batzuek salatu dute erreaktoreak "beharrezko segurtasun kontrolik gabe" funtzionatzen ari direla. Wolfgang Kubicki Demokratak Libre alderdiko buruak elkarrizketa batean adierazi du Alemaniak mundu osoko zentral nuklear seguruenak dituela, eta deskonektatzea "akats dramatikoa" litzatekeela, ondorio ekonomiko eta ekologiko mingarriekin.

Alemaniako Ingurumen Ministerioak esan du zentral nuklearrak indarrean mantentzea "legez kanpokoa eta garestia" izango litzatekeela. Hiru erreaktoreak segurtasun kontrolpean jarri ziren azken aldiz 2009an, eta normalean 10 urtean behin kontrolatu behar dira.

BEE Alemaniako Energia Berriztagarrien Federazioko zuzendari Wolfram Axthelmen ustez, zentral nuklearrak ez dira beharrezkoak Alemania hornitzeko. Horretarako, haize eta eguzki bidezko energien erabilera azpimarratu du, energia berriztagarrien alde eginez.

Bilkura klimatikoa "negozio berdea" dela salatu dute Munduko Bankuaren aurkako protestetan
Asteartean hasi eta ostegunean amaituko den Munduko Bankuak Barakaldoko BECen egiten ari den Innovate4climate bilkura klimatikoaren aurkako manifestazioa egin dute asteazkenean. Ostegunerako Yayo Herrero militante... (+)
Ehun ekintzailek Europako hegazkin pribatuen azoka handiena blokeatu dute
Greenpeace, Stay Grounded, Extinction Rebellion eta Scientist Rebellion talde ekologisten ehun aktibista inguruk Europako jet pribatuen azokarik handiena blokeatu dute astearte goizean, Greenpeacek jakitera eman... (+)
Agroindustriaren aurrean elikadura burujabetzaren aldeko aldarria Gasteizko auzoetan
Erosketa saskiaren garestitzea eta horretaz etekinak ateratzen dituen eredu agroindustriala salatzeko hamarnaka auzokide bildu dira larunbatean Judimendin (Gasteiz), Somos lo que nos dejan comer: agroindustriaren... (+)
Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute
Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile... (+)
Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora