Ehun ekintzailek Europako hegazkin pribatuen azoka handiena blokeatu dute
Greenpeace, Stay Grounded, Extinction Rebellion eta Scientist Rebellion talde ekologisten ehun aktibista inguruk Europako jet pribatuen azokarik handiena blokeatu dute astearte goizean, Greenpeacek jakitera eman duenez. Askotariko herrialdetako ekintzaileek Genevara joan dira, hegazkin horien "erabateko debekua" eskatzeko. Azken hilabeteetan hainbat manifestazioren ostean dator protesta.
Europako Abiazio Komertzialaren Hitzarmena eta Erakusketa (EBACE) ekitaldian ikusgai zeuden hainbat hegazkin pribaturen aurrean jarri dira ekintzaileak eta hegazkinen eskaileretara kateatu dira. Erakusketaren atarian ere jarri dira, erosleen sarrera saihesteko. Halaber, "jet pribatuak gure etorkizuna erretzen ari dira", "gure planeta hiltzen ari dira" gisako mezuak paratu dituzte hegazkinetan.
Klara Maria Schenk Greenpeaceko Mobility for All kanpainaren arduradunak adierazi du jet pribatuek krisi klimatikoan eragin zuzena dutela: "Herritarrak ahaleginak egiten ari gara emisioak murrizteko, eta pertsonarik ahulenak dira krisi klimatikoaren eragina gehien pairatzen dutenak. Bada garaia administrazioek emisio bidegabe eta gehiegizkoei amaiera emateko eta jet pribatuak debekatzeko".
Hainbat ikerketen arabera, hegaldi pribatuek hegaldi komertzialek baino hamar aldiz CO2 gehiago sortzen dute, eta mikropartikulek eta zaratak kutsadura neurrigabea eragiten dute, osasunari, bizi kalitateari eta ingurumenari kalte eginez.
Asteartean hasi eta ostegunean amaituko den Munduko Bankuak Barakaldoko BECen egiten ari den Innovate4climate bilkura klimatikoaren aurkako manifestazioa egin dute asteazkenean. Ostegunerako Yayo Herrero militante... (+)
Erosketa saskiaren garestitzea eta horretaz etekinak ateratzen dituen eredu agroindustriala salatzeko hamarnaka auzokide bildu dira larunbatean Judimendin (Gasteiz), Somos lo que nos dejan comer: agroindustriaren... (+)
Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile... (+)
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu... (+)
Alemaniako zentral nuklear guztien jarduna 2022 urtea bukatu baino lehen etetea zen Alemaniako Gobernuaren asmoa. Baina Ukrainako Gerraren eta Errusiatik iritsitako gasaren murrizketen ondorioz, epemuga hori... (+)
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.