Asteroko buletina
Itzaur guti eta arroitu anitz

Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


2024ko abuztuaren 30a

Aurtengo ekaineko elektrizitate kontsumoa Espainiako Estatuan 2020ko ekainekoa (19.359 gigawat) baino zerbait handiagoa izan da, baina kontuan hartu behar da urte hura pandemiarena izan zela eta martxoaren 14tik ekainaren 21era arte ekonomiak geldiune handi bat izan zuela.

Sinesgaitza dirudi, baina datuak esan nahi du egungo Espainiako Estatuan eta 2004an elektrizitate kopuru bertsua kontsumitzen ari dela, noiz eta ekonomiaren hazkundea heren bat handitu denean. Estatuaren BPG bilioi euro baten azpitik zegoen 2004an eta gaur egun bilioi eta erdikoa da. Orduan, 17 milioi langile ziren Gizarte Segurantzan alta emandakoak, eta egun 21 milioi dira. Dena handitu da parametro ekonomikoetan, salbu eta kontsumitzaileen elektrizitate eskaera.

Horrek esan nahi du hazkunde ekonomiko hori nagusiki energia fosilaren gainean egiten dela, eta gizartea eta ekonomia elektrifikatzearen ahaleginak ez duela ia fruiturik eman azken 20 urteetan. Hala ere, era batera edo bestera, aurreikuspenak handiak izan behar du, antza, Estatu Espainiarrean bederen eolikoen eta eguzki energiaren eztanda berri baten aurrean gaude eta. Atzo bertan argitaratu genuen Solariak Araban egin nahi dituen eguzki-zentralak 25 direla eta ez hiru, iragarri den moduan.

Gaur egungo munduan elektrizitatetik datorren energia %20 inguru da, eta Espainiako Estatuan apur bat gehiago, 2019ko datuetan %23; alabaina, ekonomiaren %70 energia fosilen gainean eusten da. Bada ahalegin bat egungo ekonomian fosilek duten ehuneko handi hori txikitu eta elektrizitateak bete dezan, baina ez da lortzen, edo oso poliki. Egungo deskarbonizazioaren eredua, orain arteko energia bilgune handiak ordezkatzean datza, eta horretara datoz haize eta eguzki energiaren parke handi horiek.

Eredu horrek, aldiz, arazo askorekin egiten du topo, hasi ingurumen arazoetatik eta energiaren ikusmoldekoetaraino, besteak beste energia fosila erraza delako pilatzeko, baina eguzki eta haize energia ez. Horregatik, aditu askoren arabera, bada ordua beste berriztagarrien eredu bat bultzatzeko, egungo azpiegitura erraldoien eraikuntzan tematu beharrean, baina horrek, jakina, egungo eredu ekonomikoan ere aldaketa handiak eskatuko lituzke.

Energias Renovables-es agerkari digitalean azaltzen dira Espainiako Estatuko azken 20 urteetako ekaineko elektrizitate kontsumoen bilakaera.

"Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da"
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako... (+)
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean. (+)
Klima aldaketari aurre egiteko orain arte baino hamar aldiz diru gehiago bildu beharko dute Bakun
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira... (+)
Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak
Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero... (+)
Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako
Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora