Martxo lili, urre lili.

Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


2025eko urtarrilaren 16a
Nafarroako Erreniegako parke eolikoa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ministerioak ez du onartu Statkraftek aurkeztutako ingurumen-eragineko txostena, uste duelako proiektuak kalte esanguratsuak eragin ditzakeela inguruko hegaztietan eta faunan, hau da, Aramaio eta Eskoriatza arteko parajeetan. Urkiolako parkea ere gertu dago eta harako ere kaltegarria izan daitekeela deritzo, eta gainera hark babes bereziko eremu izendapena du.

Aipatu bi herrien artean zortzi haize-errota jarri nahi zituen Statkraftek, bakoitza 7,55 megavatiokoak eta gehienezko 201 metroko alturakoak. Aparailuen hegalek 2,32 hektareako azalera hartuko lukete martxan aritzean. Sortutako energia ateratzeko bi sare eraikitzeko asmoa zegoen: bata 30 kilovatiokoa eta lurrazpikoa, Aramaioraino; eta bestea 132 kilovatiokoa, airean –13 kilometro eta 48 poste– eta lur azpian –481 metro– eraikitakoa, Abadinoraino.

Espainiako Gobernuaren Aldizkari Ofizialaren bidez emandako azalpenetan, ministerioak dio inguru horretan hegazti harrapakari asko dagoela, besteak beste sai arrea eta sai zuria, eta babestutako beste hegazti askok hartzen duela atsedena han eta bertan elikatzen dela, eta proiektuak ez duela bermatzen haien babesa.

Statckraftek bere harridura erakutsi du ministerioaren erabakiaren aurrean, bai beste toki batzuetan onartu dizkioten parkeetan antzeko baldintzak daudelako, bai aldez aurretik hainbat erakunderen baimena lortu duelako, hala nola Gipuzkoako eta Arabako diputazioena.

Bizkaiko Aldundia izan da ingurumen-eraginari ezezkoa eman dion beste erakundea. Haren ustez, proiektuak bete-betean eragiten dio sai zuriari eta, gainera, ez dago modurik eragin hori zuzentzeko, beraz, onartu ezinekoa da. Ministerioak ere, azkenean, antzera pentsatzen du eta horregatik “zuhurtasun printzipioaren alde” egiten du. 50 megavatiotik gorako poligonoa denez, azken hitza Espainiako Gobernuarena da, eta hortik etorri zaio ezetza multinazionalari.

Norvegiako multinazionalak aurrera jarraitzen du Gipuzkoan duen Piaspeko proiektuarekin. Azpeitia, Zestoa eta Errezileko udalerriak hartzen ditu, 33 megavatioko bost aerosorgailu aurreikusten ditu eta herritarren oposizio handia du.

Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez... (+)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa... (+)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren... (+)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila
Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta... (+)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik
Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras... (+)
gora