San Benito primadera, ganadua larrera.

Inperialismoa, gerrak eta elikadura

Egungo egoera geopolitikoan, non kapitalismoaren faserik gorena den inperialismoa modu garden eta gordinean erasotzen ari den, mundu mailako krisi ekonomiko larria aurreikusten da, besteak beste, elikadura segurtasuna kolokan jartzen duena. Geopolitikan adituak ez garen arren, ez dagokigu beste alde batera begiratzea, eta gaurkotasunak behartzen gaitu gure mugetatik harago gertatzen dena kontuan hartzera.

Goiuri Alberdi
Goiuri Alberdi

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.

Aintzira Oñederra
Aintzira Oñederra

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.


2026ko martxoaren 31
Teheran hiriko murala.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gerra, ekonomia kapitalistaren motorra da. Kapitalismoaren krisi garaian, gastu militarra eta armek eragindako suntsipenak berehala datoz irabaziekin laguntzera: berreraikuntzari esker, kapitalaren
pilaketari berrekiteko baldintzak ezartzen dira. Urtea gogotsu hasi du inperialismo yankiak, besteak beste, Venezuelaren subirautzari kolpe zuzena emanez, herri horrek dituen petrolio baliabideak lapurtzeko eraso estrategiko batean –bidenabar, lapurtutako petrolio hori Euskal Herrira ere iritsi da–. Kuban ere, munduko herrientzat den adibide ideologikoagatik bakarrik, Trumpek uhartearen aurka agindutako itolarri energetikoak kubatar gizartea hondamendira darama, besteen artean, elikadura katea dislokatu duelako. Eta aspalditik jomugan den Iran ere erasotua izan da. Izan ere, bere baliabide naturalak, erregaiak eta kokapen geoestrategikoa beharrezkoak dira hegemonia inperialistari eusteko. Ordea, Pertsiako xiismoaren indar antiinperialistak borrokan darrai, Ormuzeko estuarioaren kontrola izanik. Baina Ormuzeko itsasartean zehar trafikoa denbora luzez eteteak krisi energetikoaz gain, ongarrien krisia ere ekarri du. Izan ere, ongarriak ekoizteko eta merkaturatzeko zentro garrantzitsua da eskualdea, munduko urearen esportazioen %35 eta amoniakoaren bidalketen %30 egiten dira. Egoera honetan, ongarrien prezioak izugarri igo dira, “Ongarri-shocka” deritzona ekarri du: Irango gerraren eta elikagaien prezioen arteko lotura zuzena agerian geratu da eta, ondorioz, munduko elikadura-segurtasunerako arrisku zuzena ekarri du.

Agrondustriako enpresa handientzat, krisi global bat ez da hainbeste hondamendi bat, baizik eta aukera estrategiko bat –gogoratu, kapitalismoak suntsitu egiten du, irabaziak sortzeko–. Berandu baino lehen, "elikadura segurtasunarekin" lotutako beldurrak kapitalizatzeko, enpresek irabaziak lortzeko eta ingurumen-babeserako arauak desegiteko, antzezlan magistral bat ikusiko dugu. "Elikadura segurtasuna" terminoa esanahiz hustu eta arma gisa erabiliko dute, non agroindustria-enpresa handiak biztanleriaren eta apal hutsen arteko aukera bakar gisa kokatuko diren. Paradoxikoa, izan ere, produktu kimikoen menpe dagoen nekazaritza-eredu industrial hori da gure elikadura-sistema globala hain hauskor bihurtu duena.

Benetako elikadura segurtasuna tokiko nekazarietatik dator. Elikadura burujabetza lortzeko bide erreal bakarra tokiko nekazaritza ekologikoa da. Kuban aipatu dute “agroekologiak erresistentziarako eta jasangarritasunerako gaitasun hori ematen diela irauteko eta, garai hauetan are gehiago, tokiko burujabetza nazionala lortzeko”. Jarduera agroekologikoen artean, baliabideen erabileraren eraginkortasuna, inportazioekiko mendekotasuna minimizatzea eta laboreen dibertsifikazioa daude, eta horrek guztiak gerraren eragin txarrenak arindu ditzake. Baina lurra eta berau zaintzen dutenak beti dira ahulak biolentzia kolonialaren aurrean, gerra amaigabeen eta aurrekontu militar neurrigabeen ondoriozko suntsiketen aurrean.

Inpunitate militarizatua ezabatzea ezinbestekoa da agroekologiak aurrera egin dezan. Gogoan izan, erresistentzia antiinperialista metodoen artean boikot ekonomikoa dagoela, hots, herri inperialisten ekoizpen-erraiak eta nazioarteko merkataritza-harremanak kaltetzea. Gurean, ordea, 2022tik 2024ra Israelera egindako exportazioak nabarmen hazi dira, elikagaien kasuan bereziki: izozkiak, arrain kontserbak, okintzako produktuak eta ardoa. Munduko elikadura-ordenaren gainbeheran gauden honetan, autosufizientzia kooperatiboa eta elikadura sistema lurralderatuak gure erantzunaren elementu nagusi bihurtu behar dira.

Eta orain abereen talde immunologia lortu behar da... zergatik ez da talde prebentzioa lantzen?
EHKOlektiboa abenduan eta urtarrilean gauzatzen ari den etxalde bisitei jarraiki iritsi gara Agerrea baserrira, esne behiak dituen Arbonako etxaldera. Kolektiboak definitutako irizpide agroekologikoak zein maneratan... (+)
Baserritar feminismoa ikuspegi dekolonialetik
Bizilurrek gonbidatuta, Brasil eta Argentinako nekazal mugimenduetako emakume talde bat izan da gurean. Nekazal feminismo, herrikoi, dekolonial eta antiarrazistaren eraikuntzan gogoetak eta hausnarketak elkarbanatu zituzten... (+)
Suteek kiskaliko gaituzte landa eremua hiritartzen jarraituz gero
2022an egun gutxi batzuetan 15.000 hektarea kiskali ziren Nafarroan. 2024an, eskarmentu haren ondotik, eta Andia mankomunitatearen eskutik, izan genuen lehen aldiz “artalde suhiltzaileen” berri. Zunbeltz... (+)
Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea,... (+)
Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea,... (+)
gora