Sasoi guztietan behatzaile izaten saiatu. Baratzeak zuri erakusteko zerbait berria eta zoragarria du egunero

Marieniako obrak edonoiz has ditzaketela eta, proiektuaren zentzugabekeria nabarmendu dute berriz ere

100 bat pertsona elkartu du dira larunbatean Bouygues Immobilier promotoreak Baionan duen agentzian. Kanbon gauzatzekoa den etxebizitza proiektuaren aurka direla berretsi dute, eta gutun bat helarazi diote arduradunari.


2026ko urriaren 26a
Mariena Ez Hunki kolektiboaren protesta, larunbat goizean Baionan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hamabi urte igaro dira Marieniako lurren defentsa hasi zenetik, beste horrenbeste urte protestaz, mobilizazioz eta epaiketaz beteak. Irailean erori zen Baionako auzitegiaren azken erabakia: Mariena Ez Hunki kolektiboak eraikitako arditegia kendu eta lekuak hustu behar zituztela zioen. Bouygues Immobilier etxegintza promotoreak argi guztiak berdean ditu, legalki nahi duenean has daiteke etxebizitzak eraikitzen. Alta, herritarren eta hautetsien determinazioa agerian utzia izan da azken urteetan, eta Marienia Ez Hunki kolektiboaz gain, beste zenbait eragilek ere azpimarratu dute proiektuaren aurkako iritzia: ELB, Cade edo Ostiak, besteak beste. Horrez gain, Kanboko auzapez Peio Etxelekuk edota Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Alain Iriartek ere proiektuaren aurkako postura adierazi dute. Argumentu horiek jaso, eta gutuna utzi diote promotoreari.

Sei "ardi errebelde" ekarri dituzte larunbateko protestara, Marieniako laborantxa lurretan egondakoak, eta proiektuaren zentzugabekeria nabarmendu dute antolatzaileek. Bouygues eta jabeak isolatuak direla azaldu du Lurzaindiako Maryse Cachenaut-ek, Gure Irratiko mikrofonoan. Politikoki "gauzak aldatu" direla adierazi du, herri mailan eta Elkargo mailan besteak beste, eta hautetsiak gaur egun "konziente" direla laborantza lurrak babestearen garrantziaz. Bouygues-ek proiektua "abandonatzeko" tenorea jina dela erran du.

Hautetsiek ere iritzi hori badute ere, Ostiako Jeannine Beyriek azaldu du aterabidea "ez dela haien eskuetan", eta "borroka denek elgarrekin irabaziko dutela". Kanbon beste hainbat etxebizitza daudela hutsik gehitu du, eta etxebizitzaren problematikari hortik ere heldu behar zaiola. Marieniako lurrak laborantza lurrak direla oroitarazi du, eta Kanboko borroka "muga" bat izan behar dela gaineratu, promotoreen aurkako "harresi" bat, azken finean. Hamabi urteko borrokaren ondoren, determinazioa igo ere egin dela ikusten du Ostiako militanteak. 

Urteak dirauen borroka

Errekurtso judizial eta interpelazio instituzionalez gain, mota guztietako ekintzak antolatu ditu urtez urte Marienia Ez Hunki kolektiboak. Lurren okupazioa, barazkien landatzeak, arditegiaren eta ardien plantatzea... baina aldi oro Bouygues promotoreak ekintzaren aurkako errekurtsoa aurkeztu eta epaia irabazi du. Arditegiaren aurkako erabakia izan da azkena, irailean, eta pentzeak husteko agindua ukan du kolektiboak. Horrez gain, kolektiboak ezarritako garia "pozoindua" izan zela azaldu du Beyrie ekintzaileak, analisiek "glifosataren" presentzia baieztatu baitzuten.

Herritarrak Marieniako arditegia eraikitzen, ekainean. Gure Irratia

 

Hasi dira Subflubialaren obrak, eta larunbatean manifestatzera deitu du proiektuaren aurkako plataformak
Astelehen honetan hasi dira Getxo eta Portugalete (Bizkaia) lotuko dituen tunelaren obrak, eta Subflubiala EZ-ek salatu du bizilagunek "inolako informaziorik" ez dutela ukan. Proiektuaren hainbat ondorio... (+)
Nehoizko bigarren irailik beroena izan da aurtengoa
Lurrazaleko airearen tenperaturaren datuak Copernicusek plazaratu ditu, eta 2023ko iraila baizik ez zaio gailentzen aurtengoari. Itsas-azaleko tenperaturari doakionez haatik, marka guztiak hautsi dituen iraila da... (+)
Laborantza Ganbarak dohaintza kanpaina abiatu du, ura eta larrialdi klimatikoa ardatz
Joan den astean egin zuen prentsaurrekoa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, eta diru-bilketa berri honen helburuak zehaztu zituen bertan. Aurtengo Lurramako lema berarekin abiatuko da kanpaina,... (+)
gora