Apaltasunik gabe ez dago baratzezaintzarik.

Nehoizko bigarren irailik beroena izan da aurtengoa

Lurrazaleko airearen tenperaturaren datuak Copernicusek plazaratu ditu, eta 2023ko iraila baizik ez zaio gailentzen aurtengoari. Itsas-azaleko tenperaturari doakionez haatik, marka guztiak hautsi dituen iraila da aurtengoa.


2026ko urriaren 13a
Mundu mailako iraileko bataz besteko tenperatura.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Mundu mailakoa da datua, eta aurtengo iraileko bataz besteko tenperatura 16,27°C izan dela dio. Tenperatura hori lurrazaleko airearena da, eta datuak erregistratzen hasi zirenetik bigarren altuena da. Hain zuzen, 2023ko iraileko bataz besteko tenperatura baino 0,11°C gutxiago dituen arren, ohiko balioa baino 0,82°C altuagoa da aurtengoa. Gainera, Europa mailako hirugarren irailik beroena izan da, baita Europa mendebaldeko inoizko beroena ere. Horren harira, Europa mendebaldeko ohiturazko tenperatura baino 2,5°C gehiago izan dira aurtengo irailean.

Datuak Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuak (C3S) argitaratu ditu, urri hasiera honetan zabaldu duen txostenean. Itsas-azaleko tenperatura ere ikertu dute bertan, eta horri dagokionez gauza bat argiki erran daiteke: inoizko irailik beroena izan da itsas-azalean, 21,05°C bataz beste. Balio horrek 2023an erregistratutako marka (20,92°C) gainditu du. Berotze horren arrazoietariko bat Ozeano Barearen eremu tropikalaren zati handi batean tenperatura oso altuak izan direla izan daiteke, El Niño fenomenoaren ondorioz. 

Uda hasieran jada, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak zera zioen: "El Niño-k are gehiago hauspotuko du berotzen ari den planetaren sua, eta suntsigarria izanen da eragina, toki gehiagotara zabalduta, eta mugak zeharkatuta, abiadura handian. (...) Aldaketak behar ditugu: erregai fosilekiko menpekotasuna bukatzea, berriztagarrien aldeko trantsizioa azkartzea, gizatalde zaurgarrienak babestea eta alerta goiztiarreko sistemak bazter guztietan izatea".

Orion erretako itsasontziak urak kutsatzen segitzen duela salatu dute
Irailaren 24an erre zen Gure Gaskuña itsasontzia, eta ordutik portuan segitzen du, erdi hondoratuta. Euskadiko Anguleroen Elkarteak egoera salatu, eta dagoeneko "kontaminazio larria" eragin duela adierazi... (+)
Marieniako obrak edonoiz has ditzaketela eta, proiektuaren zentzugabekeria nabarmendu dute berriz ere
100 bat pertsona elkartu du dira larunbatean Bouygues Immobilier promotoreak Baionan duen agentzian. Kanbon gauzatzekoa den etxebizitza proiektuaren aurka direla berretsi dute, eta gutun bat... (+)
Hasi dira Subflubialaren obrak, eta larunbatean manifestatzera deitu du proiektuaren aurkako plataformak
Astelehen honetan hasi dira Getxo eta Portugalete (Bizkaia) lotuko dituen tunelaren obrak, eta Subflubiala EZ-ek salatu du bizilagunek "inolako informaziorik" ez dutela ukan. Proiektuaren hainbat ondorio... (+)
Laborantza Ganbarak dohaintza kanpaina abiatu du, ura eta larrialdi klimatikoa ardatz
Joan den astean egin zuen prentsaurrekoa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, eta diru-bilketa berri honen helburuak zehaztu zituen bertan. Aurtengo Lurramako lema berarekin abiatuko da kanpaina,... (+)
gora