Maiatzeko perrexila urte osorako, irailekoa betirako.

Bertako produktuen dendatxoa, herritarrei zerbitzu emateko

Tolosaldeko herri txikia da Baliarrain (Gipuzkoa), 140 biztanle inguru dituena. Duela bost bat urte, ekonomatoa martxan jartzeko pausoak eman zituzten herrian, udalak bultzatuta. "Herritarrei bertako produktuak gerturatzeko saiakera egitea izan zen lehenbiziko ideia, eta parte hartze prozesuaren ondoren, lokala martxan jarri zen", azaldu digu Josu Ozaita Azpiroz herritar eta zinegotziak. Helburu bikoitza zuen, nolabait, egitasmoak: herritarrei erosketak bertan egiteko zerbitzua eskaintzea eta inguruko ekoizleen produktuak eskuragarri jartzea.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko azaroaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hasierako bultzada udalak eman bazuen ere, behin proiektua martxan jarrita, herritarrak eta proiektuko bazkideak dira kudeatzen dutenak. 24 etxe dira ekonomatoko bazkide, herriaren erdia, gutxi gorabehera. "Pandemia garaian inguruko baserritarrak herrira etortzen ziren haien produktuak saltzera, eta hor mugimendua sortu zen, jendeak eskertu egiten zuen herrian erosi ahal izatea, eta segida eman nahi izan genion dinamikari, beste forma batean", azaldu du Ozaitak. Lokala udalak utzi zuen, eta bazkideen txanda bidez funtzionatzen du ekonomatoak: bazkideek ez dute inolako kuotarik ordaintzen, baina urtean hiru ordu eskaini behar dizkiote proiektuari, zenbait lanetan: dendako lanak, eskaerak, eta abar.

Baliarraingo ekonomatoaren funtzionamenduak badu berezitasunik. Izan ere, astean ordu batez irekitzen da denda ofizialki, eta ordu horretan edozein herritarrek egin ditzake erosketak bertan, bazkide izan gabe ere. Baina bazkideek bestelako abantailak dituzte: lokaleko giltza dute, eta edozein momentutan, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan, erabil dezakete. "Elkarte gastronomikoen modukoa da: nik arrautzak behar baditut, ekonomatora noa, hartzen ditut eta han bertan dirutan ordaintzen dut. Edo, beste aukera bat da ehun euro sartzea kontu korronte batean, eta erosketak egiten noan heinean kontu horretatik deskontatzea". Autokudeatutako antolaketa da, nolabait, eta urteotan oso ongi funtzionatu duela dio.

Euskal Herriko ekoizle txikien produktuak

Baliarraingo ekonomatoan ez dute produktu freskorik eskaintzen, iraungitzea dela eta zailagoa litzatekeelako eta lanketa handiagoa eskatuko lukeelako. Baina erosketa saskia betetzeko moduko eskaintza dute, gehiena inguru hurbileko ekoizleena: herriko babarrunak, Legorretako garagardoa, Orendaingo gazta eta esnekiak, Zizurkilgo arrautzak, Amezketako haragia eta turroiak, Ikaztegietako saltxitxak... horiek inguru oso hurbileko ekoizleenak lirateke, baina bestela, Euskal Herriko produktuak dira ekonomatoan eskaintzen dituztenak. "Olioa eta barazkiak Nafarroatik dakartzagu, Arabatik lekaleak, Bizkaitik atuna eta antzeko kontserbak... horrela moldatzen gara", dio.

Autoa hartu beharrik gabe, herrian bertan erosketak egiteko aukera izanda herriari bizi kalitatea ematea zen egitasmoaren asmoetako bat, eta urteotan ekimenak izan duen erantzunarekin, argi dago lortu dutela.

Erratza pasatzeko, hobe artatxiki eskoba artisaua plastikozkoa baino
2026-11-23 | Garazi Zabaleta
Valtierran (Nafarroa) artatxiki buruxkekin erratz artisauak ekoizten dituen enpresako laugarren belaunaldia da Miguel Mendi Hualde. "Gure birraitonak erratzak eta sokak ekoizten zituen, hori zen bere... (+)
Bertako zuhaitz eta zuhaixken mintegi berria Soraluzen
2026-11-16 | Garazi Zabaleta
Landare eta zuhaixkak ekoizteko afizioa aspalditik izan du Jon Oñederra Rascon soraluzearrak (Gipuzkoa), baina iaz sortu zuen Oitturri mintegia eta modu profesionalean ekoizten hasi zen,... (+)
Bidarte eta Miarritzeko sukalde zentralak hornitzeko baratze publikoa
2026-11-02 | Garazi Zabaleta
Eskolarako eta adinekoen etxerako otorduak prestatzen dituen Bidarteko sukalde zentralak 150.000 plater prestatzen ditu urtero, eta Miarritzekoak, berriz, 200.000. "Orotara 350.000 otordu dira, eta frantses... (+)
Tokiko eta kalitatezko produktuen epizeria parte-hartzailea Baigorrin
2026-10-26 | Garazi Zabaleta
Duela urte eta erdi pasatxo hasi zen Baigorriko (Nafarroa Beherea) pertsona talde bat bertako produktuen denda fisiko bat martxan jartzeko ideia lantzen. Herriko AMAPean –laborari... (+)
Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
gora