Asteroko buletina
Martxo lili, urre lili.

Bergarako azoka plaza biziberritzeko proiektua

Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira. “Bergarako azokak proiektu integrala behar zuela sumatzen genuen, zapatuko azokak funtzionatzen bazuen ere, eguneroko postu finko geroz eta gutxiago baitzeuden, eta proposamen bat behar zen”, azaldu du Aitziber Plazaola Oregi Ereindajaneko eta Elikaeneko kideak. Azpeitiko Elikagunea izan dute eredu.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko irailaren 30a

Irailaren 6an inauguratu zuten Bergarako Oxirondo azokako gune berria, Elikaenea, baina urteetako eta jende askoren lana dago atzean. Azokaren inguruko hausnarketa prozesuan ikusi zuten eraikineko beheko solairuan, eskuineko aldeko postu asko itxita zeudela. “Ezkerreko postu gehienak irekita zeuden eta funtzionatzen zuten, eta hori ikusita, erabaki genuen horiek mantentzea eta eskuineko aldean egitea obra, espazio zabal handi bat sortzeko, eta bertan denda berria eta sukaldea eraikitzeko”. Erdiko espazio irekia lehen bezala mantendu dute, baserritarrek asteazken eta larunbatetan egiten baitute azoka bertan.

Hitzarmen bidez, udalak Ereindajan kooperatibaren esku utzi du gune berria kudeatzeko eta dinamizatzeko ardura. 330 bazkide-kontsumitzaile eta 27 bazkide-ekoizle zituen aurretik Ereindajanek, eta proiektu berria abian, espero dute pixkanaka kopuru hori handitzea eta herritar gehiagorengana iristea. “Bazkideek %5-eko deskontua dute erosketa guztietan, informazioa jasotzen dute, lehentasuna dute produktu batzuetan… baina dendan erosteko ez da zertan bazkide izan”, nabarmendu du Plazaolak.

Denda baino gehiago

Eskualdean ekoitzitako produktuek dute lehentasuna Elikaenean, baita produktu ekologikoek ere, eta eskualdean falta dituzten produktuak Euskal Herritik ekartzen dituzte. “Gaur egun, ia denetik ekoizten da Euskal Herrian, gauza freskoak hemen hurbilekoak dira gehienetan, eta Nafarroako produktuekin sasoia luzatzeko aukera dugu”, azaldu du. Badira kanpotik dakartzaten produktuak ere, eta horiek eredu ekologikotik eta bidezko merkataritzatik eskuratzen dituzte. Asteroko erosketa saskia betetzeko, elikagaiez gain denetik dute dendan: garbiketa produktuak eta bestelakoak.

Eta saltokiaz gain, sukaldea ere jarri dute martxan. “Sukaldea bertako produktuari irteera emateko beste erreminta bat da, horiek eraldatuta eta prestatuta ere eskaintzea da asmoa”, azaldu du Plazaolak. Plater desberdinak prestatuko dituzte egunero, eta kontsumitzaileek errazio eta menu formatua izanen dute aukeran. “Dendaz eta sukaldeaz gain, hemen bestelako ekimenak ere antolatuko ditugu, jendea erakartzea eta espazio bizi bat sortzea baita ideia, azokek beti bete izan duten sozializazio funtzioa berreskuratuta”, amaitu du.

"Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea"
2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko... (+)
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri
2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta... (+)
"Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago"
2025-01-12 | Garazi Zabaleta
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi... (+)
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan
2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta... (+)
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin
2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora