Haltzari ez eska fruituak.

Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


2025eko abuztuaren 27a
Nafarroako Suhiltzaileak Zarrakazteluko sutean lanean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako Gobernuak gizarte babeseko plana onartu du, eta bertan hondamendi eremu izendatu ditu Nafarroako bi eremu: Muruzabal eta Zarrakaztelu. Biek suteak pairatu dituzte abuztuan, 500 hektareatik gora erre dira bien artean. Orain, neurria onartuta, kalteak zenbatu eta dagozkien departamentuen esku geratuko da kalte ordainak bideratzea, Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak azaldu duenez.

Marlaskak iragarritako izendapenak helburu du Nafarroako eta Espainiako Gobernuen baliabideen arteko koordinazioa. Ministroak aurreratu du izendapenak ez dakarrela neurri ekonomiko zehatzik, baina azaldu du Babes Zibileko legeak arautzen duela laguntza, eta Ogasun Ministerioak eta Gizarte Segurantzak kalte ordainak ordaindu ahalko dituzte: laguntza zuzenak egon ahalko dira, hobari fiskalak, nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenerako dirulaguntzak eta beste.

Abuztu gogorra izan da Nafarroan. Hilabetearen hasieran piztu zen Muruzabalgo sutea, eta hasieratik bertatik alertaren bigarren mailan ezarri zuten eremua. Larritasun bera izan zuen Zarrakaztelukoak ere, hurrengo astean. Egoerari “muturrekoa” iritzi zion Nafarroako Gobernuak, eta suteak perimetratuta izanda ere, foru dekretua onartu eta nekazaritza lanak legez mugatu zituen.

Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean
Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi... (+)
Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak
231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da. (+)
Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira
Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko... (+)
Keniako errefuxiatu kanpalekuetan hirukoiztu egin da haurren desnutrizioa
Afrikako adarra berriz dago muturreko egoeran sikateak eta gatazka armatuek eraginda, eta ondorioak errefuxiatu kanpalekuetan pairatu dituzte: Keniako kanpaleku handienetako batean %33 hazi dira malnutrizio... (+)
Somalia, azken mende erdiko goseterik gogorrenean
Lau eurite garaitan lehortea orokortu da herrialdean eta biztanleriaren erdiari eragin dio; 213.000 pertsona daude gosete egoera larrian. Malnutrizioa zabaldu da, eta NBEk kalkulatu du... (+)
gora