Sasiak begiak eta hontzak belarriak

Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera. Hamabi hitzordu proposatu dituzte aurtengoan, guztiak helburu berarekin: bertako elikagai ekologikoak herritarrengana hurbiltzea eta agroekologiaren balioak zabaltzea.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko uztailaren 28a
Azoka ekologikoa, Zerainen.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hamabi herritan izanen dira aurtengo azoka ekologikoak. “Eskaintza ez da soilik postuetan bukatzen: aurten, hainbat herritan sukaldaritza saioak, dastaketak eta elikagai ekologikoen inguruko errezetak egingo ditugu”, adierazi dute prentsa oharrean. Izan ere, erosketa poltsa betetzeko aukera emateaz gain, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topaleku izatea da egitasmoaren helburua, baita ekoizle txikien lana ikusaraztea eta elikadura burujabetzarako bidean zuzeneko salmenta aldarrikatzea ere.

Aipatu bezala, Kontseiluaz gain herrialde bakoitzeko elkarteak ari dira lanean, eta tokian tokiko udalek eta kontsumo taldeek parte hartuko dute haien herrietako azoken antolaketan. Abuztuaren 2an izanen da lehenbizikoa, Zigoitian, eta urriaren 11n azkenekoa, Eibarren. Koadroan daude ikusgai azoka guztien datak.

Aurtengo udako EAEko azoka ekologikoen egutegia

ABUZTUAK 2 ZIGOITIA
ABUZTUAK 22 ZARAUTZ
ABUZTUAK 29 ZUMAIA
IRAILAK 6 DONOSTIA
IRAILAK 13 ERRENTERIA 
IRAILAK 13 ALGORTA 
IRAILAK 21 ZERAIN 
IRAILAK 26 AZPEITIA 
IRAILAK 27 MUNGIA 
URRIAK 4 GASTEIZ
URRIAK 4 DURANGO
URRIAK 11 EIBAR

Nekazaritza ekologikoa, pixkanaka hazten

Kontseilutik jakinarazi dutenez, 2024an %18 hazi da ziurtatutako azalera ekologikoa EAEn eta 12.689 hektareara iritsi dira. Igoerarik handiena Gipuzkoan izan da, nahiz eta oraindik ere Araba den ekologikoan azalera gehien duen herrialdea. Dena den, prentsa oharrean gogorarazi dute Europar Batasunak 2030erako ezarritako helburuetatik urrun daudela. Izan ere, urte horretarako nekazaritza lurren %25 baino gehiago eredu ekologikoan lantzea da erronka, eta gaurko portzentajea %6,7 da. Erronka horiei aurre egiteko, baina, ezinbestekoa da ekoizpenean ez ezik, kontsumoan ere eraldaketa handiak bultzatzea. “Egunero egiten dugun erosketa bakoitza aukera da ingurumena zaintzeko eta landa-eremuaren eta gure ekoizleen alde egiteko”, gogorarazi dute. 

Belar infusio eta hidrolatoak eredu agroekologikoan
2026-04-26 | Garazi Zabaleta
Bidarrain (Nafarroa Beherea) kokatzen da Cecile Vivanten Kamamila proiektua. 2018an abiatu zuen egitasmoa, kazetaritzaren mundutik laborantzara salto ematea erabaki zuenean. “Senarrak eta biok bizikleta bidaia... (+)
Ekoizpen agroekologiko kooperatiboak martxan jartzeko formazioa
2026-04-20 | Garazi Zabaleta
Debagoienan (Gipuzkoa) elikadura burujabetzaren eta kontsumo iraunkorraren alde egiten ari diren lanketa orokorraren baitan, Tokixan elkartea sortu zuten pasa zen irailean, eskualdeko hainbat eragilek eta... (+)
Bertako artoarekin egindako taloen janari postu mugikorra Basaburuan
2026-04-13 | Garazi Zabaleta
Zalgurdi forma du Kata Gartziak Jauntsaratsen (Nafarroa) ireki berri duen Jan Talo janari postu mugikorrak, eta izenak argi adierazten duen moduan, taloak dira protagonista. Hori... (+)
Marmelada eta kontserbak, Artiedako Arterra Bizimodu proiektuaren barruan
2026-03-30 | Garazi Zabaleta
Artiedako (Nafarroa) Arterra Bizimodu proiektu kolektiboko kide dira Ione Andia Celaya eta Lorena Mompel Sanchez, Gukalde Kontserbak egitasmoa abiatu dutenak. 2024ko udan hasi ziren kontserbak... (+)
Landareak, gorputza eta gogoa zaintzeko
2026-03-23 | Garazi Zabaleta
Ana Velez hernaniarraren (Gipuzkoa) proiektua da Akna Atelier, garai batean ‘Koloreztatu’ izeneko egitasmoaren segida dena, nolabait. “2017 inguruan hasi nintzen olio birtziklatuarekin xaboiak egiten, etxean”,... (+)
gora